Medikuen Ahotsa

"Presentzia dugun ia herri gehienetan osasun zerbitzuen pribatizazioa pairatzen ari dira"

Entrevistas

BREVE RESUMEN CASTELLANO

José Luis Paulín Seijas colabora desde hace más de una década con MUNDUBAT, una ONG presente en Colombia, Cuba, Bolivia, Palestina o Sahara, entre otros. Se centran, sobre todo, en tres líneas de actuación: género, soberanía alimentaria y derechos humanos.

Este año han recibido ayuda económica de la Fundación del Colegio, para su proyecto “Apoyo a la estructura sanitaria en Atención Primaria de la wilaya de Auserd, en los Campamentos de Refugiados Saharauis de Tindouf, Argelia”. Llevan años en ello y aunque las necesidades siguen siendo infinitas, se han dado importantes pasos en los últimos diez años: en el 2005 apenas había médicos, su formación era muy limitada, la medicación disponible era básica, el hospital y dispensario eran de adobe… Hoy en día se centran en responder a las peticiones de apoyo del personal (formación, materiales, infraestructuras…) y no perder lo que se ha conseguido, pues según sus cálculos unas 40.000 personas se han beneficiado ya de este proyecto.

Sin embargo, el proyecto no cuenta con financiación concreta y se mantiene gracias a donaciones puntuales y el dinero que aportan los socios/as.

 

MUNDUBAT erakundearen kolaboratzaile da José Luis Paulín Seijas, Ertamerikan, Kolonbian, Kuban, Bolivian, Palestinan eta Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan lan egiten duen erakundea. 17 pertsonek egiten dute lan erakundean (12 estatu mailan eta 5 atzerrian), 70 bolondres ditu egun eta 400 bat bazkide.

José Luis 2005etan murgildu zen erakundean, baina lehenago ere ibilia zen Saharan. Berak dionez, Euskal Herrian jaiotzeagatik duen zorteaz jabe da eta beste herrialde batzuetan jaio diren pertsonekiko desoreka murriztu nahiak eraman zuen kooperaziora: barne bakea eman eta bere burua koherenteago sentiarazten du proiektuak, baina argi du ahal duena “emateko” lan egiten duela, ez jasotzeko. 

Elkargoaren laguntza ekonomikoa jaso du aurten erakundeak eta egiten duen lana gertuagotik ezagutu nahi izan dugu.

 

Zein da MUNDUBAT erakundearen egitekoa?

MUNDUBAT erakundeak gatazkak egon diren edota dauden herrietan eta baita ere gizarte eta ekonomia mailan aldatzeko prozesuan dauden herrietan lan egiten du, hiru ardatz nagusietan: genero arloan, elikadura burujabetzaren arloan eta giza eskubideen arloan.

Hiru ardatz nagusi hauek gure erakundearen historian (ia 30 urte) burutu dira laguntzen ditugun mugimenduak eta erakundeak eskatuta; hau da, guk ez ditugu proiektuak gure kabuz egiten edota antolatzen gure baliabideekin, euren estrategiak geureganatzen ditugu eta horrela proiektuak aurkezten dira mugimendu hauek laguntzeko asmoz.

Zer nolako profesionalek lan egiten dute erakundean?

Alde batetik, profesional “liberatuak” ditugu, hau da, teknikoki (trebetasuna, perfila) gaitasuna dutenak aipatutako hiru ardatzetan proposamenak egiteko, jarraipena emateko eta amankomuneko lana egiteko esparruak bilatzeko. Bestalde, aktibistak ditugu: gure egoera (bai hemen, bai beste herrietan, globalki)  eraldatzeko beharra daukagula ulertzen duten pertsonak dira, bestela “partxe” hutsak baino ez gara izango.

Hori dela eta, gure lanak alde bikoitza du: garapenerako proiektuekin laguntzea esandako herrietan bertan eta garapenerako heziketa eraldatzailea sustatzea edota botere politikoei ezagutaraztea egoera desberdin hauek.

Zer lotura dago osasun eremuarekin?

Osasuna guztion eskubidea da, beraz, giza eskubide gisara ulertuta denon eskura egon beharko litzateke, doakoa eta kalitatekoa izanik. Presentzia dugun ia herri gehienetan osasun zerbitzuen pribatizazioa pairatzen ari dira eta horren aurkako prozesuetan laguntzen dugu.

Zein izan da orain arte egindako ibilbidea eta zeintzuk proiektu nabarmenenak?

30 urte hauetan lehenengoz konfrontazio zibilen barne sortutako larrialdi sozialak (nekazal eremuetako errefuxiatuak, gehien bat)  bai Nikaraguan, El Salbadorren, Guatemalan, Txiapasen genituen aurrean. Orduan osasunari lotutako laguntzak eta proiektuak burutzen genituen hango erakundeekin.

Bake akordioak lortu eta gero, jendea euren lurraldeetara bueltatu behar ziren eta esfortzu hori eurekin batera egin genuen. Horretarako beste erakunde batzuekin (Euskal Herri mailan, Estatu mailan eta Europa mailan) bat egin genuen, oso modu zorrotz eta zehatzean Europar Batasunetik etorritako laguntzarekin. Horri esker, lursailak berreskuratu ziren, etxaldeak eraiki, landatu, maileguak prestatu, kooperatibak sortu eta produktuak saldu.

Aldi berean, beste esfortzu nabarmen bat Palestina, Kolonbia eta Saharakoa da, non eta oraindik bake prozesuak edota, hobeto esanda, burujabetzaren prozesuek laguntza gehiago behar dituzten. Horretan politika aldetik eta gizarte aldetik tinko gabiltza. Kolonbiako Bake prozesuan izan dugun papera ez da nolanahikoa.

Palestinan, Jerusalemen bertan, orain dela 9 urte zazpi palestinar erakundeekin osaturiko koalizio batean lan egiten dugu, emakume, gazte, euren etxetik botatako senideekin… Nolabait beren ahotsak zabaldu ditugu Europan zehar eta neurri zehatzak eskatu beren egoera aldatzeko.

Saharako kasuan badakigu irtenbidea politikoa dela, gehien bat Espainiako Estatuaren eskuetan dagoena eta zentzu horretan ari gara gure esfortzuak bideratzen, baina bitartean errefuxiatuen kanpamenduen egoera latza izanik han bertan ere izango gara.

Izaten ditugun proiektuen artean, iheslari sahararren kanpamentuetakoa zuzenena, beteranoena eta sakonena dela esan dezakegu, eta berezko autonomia izaten du Mundubatean.

 

***

Elkargoaren Fundazioaren 2016ko Lankidetzarako laguntzei aurkeztutako proiektua:

“Apoyo a la estructura sanitaria en Atención Primaria de la wilaya de Auserd, en los Campamentos de Refugiados Saharauis de Tindouf, Argelia”

Zertan datza aurkeztu zenuten proiektua?

Kanpamentuak Aljerian daude, Tindoufeko inguruan hain zuzen. Bost kanpamentu dira, wilayak direlakoan; haietako batean, Ausered-en, gure lana egiten dugu. Asuserdek 40.000 bat biztanle inguru ditu. Kanpamentu bakoitzak bost edo sei herri (dairak) izaten ditu, Auserdek sei. Osasun arloan, wilaya bakoitzak ospitale bat izaten du eta dispentsario bat daira bakoitzean, beraz, batez ere, ospitale batean eta sei dairako dispentsarioetan egiten dugu lan. Gure ardatz nagusiak arreta sanitario zuzena, formazioa, azpiegiturak, materiala eta akonpainamendua dira. Beti beraien lehentasun eta egoeraren arabera eta gure ahalmenen arabera.

 

Zein egoeratan daude Tindouf kanpamenduko errefuxiatuak? Zein esango zenuke direla beharrik funtsezkoenak?

Pasatzen ari garen krisia dela eta, Lehen Mundua delakoan murrizketa ugari jasan ditugu; lehena eta nabarmena Nazioarteko Lankidetzan. Diru sarrerak, bataz beste, %70 bat arte jaitsi dira. Kanpamentuak 0 nazioarteko lankidetzaren menpean daude. Beraz, pentsa zer egoeratan dauden: pentsa zure etxean, epe motz batean, zure diru sarrerak %70 bat jaitsiko balira, zer gertatuko litzatekeen. Bestalde, beharrak aldakorrak dira, laguntzaren momentuaren arabera, baina, nik esango nuke, osasuna eta elikagai freskoak lortzea direla beharrik funtsezkoenak.

Ze hobekuntza egin ahal izan dituzue iritsi zinenetik?

Taldea lantzen ari da 1996tik. Hasi-hasieran ez zegoen ez sendagilerik ezta erizainik ere, eraikinak oso txiroak ziren. Gero gorabeherak izan ditu. Ni 2005etik daramat taldean eta ikusi ditudan aldaketak onak dira. 2005ean ospitalea adobezkoa zen, dispentsarioak ere bai, medikazioa oso oinarrizkoa zen, bertako lankideen formazioa oso baxua eta, askotan, sendagilerik ez zegoen. Orain hori dena oso prekarioa den arren atzerantz begiratuta  gauzak hobetzen laguntzen ari garela esango nuke.

Gaur egun, ze fasetan dago proiektua?

Bertako egoera oso aldakorra da. Gure helburua bere osasun sistema bultzatzea da aipatutako ardatzekin. Badakigu, momentuz, etorkizunik ez daukatela. Beraz, fase zehatzik ez daukagu, unean uneko egoerari moldatzen saiatzen gara eskatzen digutenari aurre egiten. Orain, bertako sendagile batzuk aritzen direnez, formazioan, materialetan eta azpiegituretan, ospitalean nahiz dispentsarioan laguntzen dugu, eta arreta zuzena eskatzen digutenean eman egiten diegu. Baina, batez ere, mantentzea da helburua, irabazitakoa gal ez dadin. Esan beharra dugu proiektuaren onuradunak 40.000 lagun baino gehiago direla.

Dena den, orain proiektua finantzaketarik gabe dago. Era prekarioan mantentzen da dohaintza puntualei eta bazkide laguntzaileei esker . Hain zuzen, nire liburuaren egilearen onuren % 100 (Cooperación. Verdades, mentiras y vivencias de una ¿utopía?) proiekturako joango dira.

Nola antolatzen zarete bertara joaten zareten bakoitzean?

Bidaia bakoitzean bi lagun gutxienez joaten saiatzen gara, eta gehienez bost, pediatra, familia sendagilea eta erizainaz osatutako taldeetan. Bat edo bi pertsona berri egon daitezke eta beti, jakina, beteranoak. Billeteak eta bisak ateratzen dira. Joan baino lehen, gure lan planaren  proposamena bidaltzen diegu. Bidaliko dugun materiala zerrenda bidaltzen dugu ere bai, Aljeriak baimenak eman ditzan. Bidaia bera oso astuna eta nekagarria da. Hara iritsitakoan, kooperanteok eraikin bat dugu bizitzeko. Lehen egunean bertako nagusiekin eta langileekin elkartzen gara eta lana banatzen dugu beraiek eskatzen dutenaren arabera. Handik aurrera bi aste aritzen gara. Urtero 5 eta 7 bidaia bitartean egiten ditugu.

Nola irudikatzen duzu MUNDUBATen etorkizuna?

Mundubatek inoiz baino gehiago atxikiak ditu bere jaiotzaren printzipioak. Guk uste dugu beharrezko dela eraldatzaile diren prozesuak bultzatzea, arazoen kezkak nondik datozen ikusita. Horretarako beharrezkoak ditugu pertsona aktibistak, alde batetik, baina, baita profesional adituak ere, eraginkorragoak izateko gure hiru arloetan (generoa, elikadura burujabetzan eta giza eskubideak).

Gaur egun, badugu talde oso kohesionatua, argiak diren estrategiak lan-ardatz bakoitzean eta geroz eta gehiago amankomuneko lana egiten dugu beste eragile batzuekin. “Tresneria” hau izanda, lan ederra baino ez daukagu egiteko. Orain, diru-iturri eta laguntza aldetik, holako dibertsifikazioa behar da: bai erakundekoa, bai bazkideena. Proiektu landuak ditugun aldetik, onarpen ona dugu erakunde publikoetan baina eskaera hain zabala izanik ezinbestean saiatu behar gara kolaborazio gehiago bilatzen.

Bestalde, antolakuntza aldetik, kooperatiba bat sortu dugu, Mundubat deiturikoa, diru asmorik gabekoa lankidegoaren partaidetza bermatzeko.

Azkenik, gizartearekiko komunikazioa oso zutabe sendoa bihurtu dugu erakundean, oso tresna baliagarria, ia derrigorrezkoa dela uste baitugu arazoak eta “konponbideak” azalarazteko. Sare sozialetan lan egiten dugu eta kazetariekin ere jarduera sendoa eta estua bultzatu.

---------------------------------

INFORMAZIO GEHIAGO / MÁS INFORMACIÓN:

www.mundubat.org

LAGUNDU NAHI AL DUZU? ¿QUIERES COLABORAR?

Mundubat-en, mota ezberdineko laguntza jasotzen dugu:

Boluntarioa izanda / Hazte voluntario/ahttp://www.mundubat.org/voluntariado/

Bazkide izanda / Hazte socio/ahttps://sumate.mundubat.org/

José Luis Paulín Seijas, MUNDUBAT erakundearen kolaboratzailea

Temas:
cooperación


Artículos relacionados