Familia eta Medikuntza Orokorrari buruzko XXIV Kongresu Nazionalarekin bat egin du Elkargoak
 Medikuen Ahotsa

Familia eta Medikuntza Orokorrari buruzko XXIV Kongresu Nazionalarekin bat egin du Elkargoak

Actividad colegial

Elkargo honek elkarlanerako hitzarmena sinatu berri du Espainiako Mediku Orokorren eta Familia Medikuen Elkartearekin (SEMG). Honi esker, maiatzaren 18tik 20ra Donostian egingo den Familia eta Medikuntza Orokorrari buruzko XXIV Kongresu Nazionalaren antolaketan lagunduko du Elkargoak.

Bestalde, elkargokideek ere abantailak izango dituzte kongresuan izena emateko garaian (beherago zehatzago azalduta daude), eta, besteak beste, Familia-Medikuntzako egoiliarren artean 50 beka banatuko dira Kongresura dohainik joan ahal izateko.

Elkargoak bere gain hartu ditu zenbait lan, esaterako, Kongresuaren difusioan laguntzea, antolakuntzaren esku jartzea Elkargoko bilera eta Areto Nagusia edota hiritarrei zuzendutako osasun gai baten inguruko jarduera bat antolatzea.

Gipuzkoako elkargokideek ondorengo abantailak izango dituzte:

50 beka Familia-Medikuntzako egoiliarrentzat (laster emango du honen berri Elkargoak).
12 beka langabezian edo egoera prekarioan dauden gipuzkoar sendagileentzat.
Familia-Medikuntzako egoiliarrentzat prezio bereziak.

Kongresuko webgunea: http://sanse.semg.net/

 

Temas:
colegio


Artículos relacionados