Mediku gazteak ere arriskuan daude
 Medikuen Ahotsa

Mediku gazteak ere arriskuan daude

Médicos jóvenes

Helduagoek bezalaxe BAMEek ere PAIME-Sendagile Artean programaren laguntza behar izaten dute

2004 urtetik hona 194 dira da­goeneko Euskal Autonomia Erkide­goan PAIME-Sendagile Artean pro­gramaren laguntza behar izan duten medikuak. Horietatik 17k (% 8,7) 36 urte baino gutxiago zeuzkaten. Ara­zo psikiatrikoak edota adikzioak ez dira, beraz, helduenen kontua soilik. Deigarria da, batez ere, lehenengo ur­teko BAME askoren osasunak izaten duten bilakaera. Medikuen Elkargoen Erakundearen arabera izugarri igo-tzen da botika psikofarmakoak har-tzen dituzten sendagileen kopurua erresidentzia hasi eta urtebetera. Gauza bera gertatzen da gainerako botikekin: ospitaleetan urte bat igaro eta gero, mediku gazte gehiago dira medikamentuak hartu behar izaten dituztenak.

Horregatik da garrantzitsua mediku gazteek PAIME-Sendagile Artean programaren ezaugarriak ezagutzea. Zerbitzua 2004. urtean jaio zen eta geroztik artatutako pazienteen ezau­garriak anitzak izan dira. Tratatutako patologiak era askotakoak izan dira ere: nahasmendu antsioso-depresi­boak, alkohola edo beste drogekiko adikzioak, elikadura-nahasmenduak, eskizofreniak, etab. Eta betiere hel­buru nagusi bat izan du Euskadiko Medikuen Kontseiluaren barruan dagoen baliabide honek: lankide gaixoaren osasuna, lanera berriro ere osasun-baldintzarik onenetan buel­tatu, eta bere pazienteen segurtasuna bermatzeko.

PAIME-Sendagile Artean zerbitzuak gizartearen osasuna babestuz eta jar­dunbide mediko egokia bermatuz arazo psikiatrikoak edo adikzioak dituzten mediku eta lankideei behar duten arreta eskaini nahi die. Baliabi­de honen ezaugarri bereziak boron­datezkoa izatea eta konfidentzialta­suna dira. Nahi duena soilik sartzen da programara, ez baita inor horreta­ra behartzen. Gainera, pazientearen nortasuna babesten da, estigmatiza­zioa saihesteko helburuarekin. Ho­rretarako itxurazko izenak erabili eta itxarongela komunak ekiditen dira. Horrez gain ospitaleratzeak Autono­mia Erkidegotik kanpo egin daitezke eta kontsultategiak ez daude PAIME kontsultategi bezala identifikatuta. Zerbitzu hau jaso ahal izateko arazo psikiatrikoa edo adikzioa duen medi­kuak telefono-dei bat egitea besterik ez du, bai Sendagile Artean-PAIMEa­ren berariazko telefonora (646581200) edo baita Elkargoaren telefonora (943276300). Edozein kasutan ha­rremanetarako telefonoa eta izena (benetakoa edo itxurazkoa) eskatuko zaizkio. Deia jaso bezain pronto pro­gramaren koordinatzailea mediku eskatzailearekin jarriko da harrema­netan bere kasuaren kudeaketa egin eta aukeratzen duen unitate anbula­torioan sarrera errazteko.

Gogoratu beharra dago Euskadiko Medikuen Kontseilua dela progra­maren kudeaketaren arduraduna eta, beraz, medikuen eta medikuentzako programa bat dela. Zerbitzu honek koordinatzaile bakarra du programa osorako eta arreta psikiatriko anbula­torioko hiru unitate ditu, bat lurralde historiko bakoitzeko. Ospitaleratzea beharrezkoa denean Bartzelonako Galatea Fundazioak kudeatzen duen PAIMEaren Ospitaleratze Unitatean burutzen da normalean, nahiz eta pa­zienteak nahi badu bere autonomia-erkidegoan beran ere egin daitekeen. PAIME-Sendagile Artean Euskadiko Medikuen Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailen artean finantzatzen dute. Euren zerbitzuak behar dituzten elkargokideentzat doakoa da.

Aldizkari honen orrialdeetan aurre­ko urtean Angel Alayo programaren koordinatzaileak azaldu zuen bezala Estatu mailan izan diren kasuen zifrei erreparatuz, tratatutako medikuen % 90 bere onera itzultzen da, eta datu horiek bete-betean estrapola daitezke Euskal Autonomia Erkidegora.

Los médicos jóvenes también están en peligro

Desde 2004 ya son 194 los médi­cos que han necesitado la ayuda del programa PAIME-Sendagile Artean en la Comunidad Autó­noma Vasca, de los cuales 17 (el 8,7%) tenían menos de 36 años. Y es que los problemas psiquiátri­cos o de adicciones no son única­mente un asunto de las personas más mayores. Es llamativa, sobre todo, la evolución que tienen mu­chos de los MIR de primer año. Según datos de la OMC crece considerablemente el número de profesionales que consumen psicofármacos tras el primer año de residencia, y ocurre lo mismo con el resto de los medicamen­tos. Para poder recibir el servi­cio de PAIME-Sendagile Artean el médico que tiene problemas psiquiátricos o de adicciones sólo tiene que hacer una llama­da al número propio del servicio (646581200) o al Colegio de Médicos (943276300). Tendrá garantizada toda la privacidad.

Temas:
jóvenes paime


Artículos relacionados