Medikuen Ahotsa

OMCk bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatuko duen legea onartzea eskatu du

Reportajes

Espainiako Mediku Elkargoen Erakundeak (OMC) politikariei eskatu die ez dezatela atzeratu bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko legearen onartzea. Erakunde honen ustetan, lege hau gabe Espainiako osasunean hutsune handia dago eta oraingoa aukera ezinhobea da mahai gainean dagoen legea onartzeko.  

Espainian, urtero 225.000 gaixo eta senitartekok jasotzen dute arreta paliatiboa. Hauetatik 50.000 batek zaintza paliatibo aurreratuak behar dituzte baina ez dituzte jasotzen, eta, ondorioz, bizitzaren amaierara saihestu beharko litzatekeen sufrimenduaz iristen dira. Lege honen onuradun urtero miloin bat pertsona izan daitezke, gaixo eta senitartekoak kontuan izanik.

Legea tramitatu zen unetik, OMC erakundeak eta SECPALek (Espainiako Zaintza Paliatiboen Erakundeak) beren babesa agertu dute eta politikariei eskatu diete ondorengo puntuak kontuan har ditzatela: 

  • 41/2002 Legearen 11. artikulua ez modifikatzeko, gaixoaren autonomia, eskubide eta betebeharrak zehazten dituena informazio eta dokumentazio klinikori dagokionez. Ezin da, beraz, Lex Artis hau alde batera utzi, praktika on baten garantia delako. 
  • Sedazio paliatiboa jasotzeko eskubidea barne hartu behar du Legeak. beti ere, behar bezala aholkatua dagoenen. Egoera hala denean, ez luke lekurik kontzientzia-objekzioak, medikuen Deontologia Kodea oinarri.
  • Europako legedia betetzen dela bermatu behar da; honen arabera, Espainiako unibertsitateetako osasun titulazio guztietan zaintza paliatiboak irakatsi behar dira. Formakuntza ezinbestekoa da arreta honen etorkizuneko garapenarentzat eta profesional eta ekipoen formakuntza gaixoaren eskubide ere badirela uste dugu.    
  • Beharrezkoa da, halaber, profesionalen akreditazio ofiziala bermatzea, azaroaren 21eko 44/2003 Legearen baitan, osasun profesioen ordenatzeari dagokionean (LOPS). Akreditazio hau ezinbestekoa da zaintza paliatibo aurreratuak eskaini ahal izateko gaixo konplexuei, hala jasotzen baita Osasun Sistema Nazionalaren Zaintza Paliatiboen Estrategian.
Horretaz gain, OMC eta SECPAL erakundeek testuak ondorengoa jasotzea nahi dute: 
  • Dependentziaren tramitazioa eraginkorra egitea eta laguntza sozialen kontsezioa. 
  • Lan baimenak erraztea bizitzaren amaieran dauden gaixoak zaindu ahal izateko.
  • "Zaintzen aurretiko planifikazioa" kontzeptua gehitzea, gaixoaren autonomiarako errespetu handiagoa den aldetik.
 

Temas:
legalidad