Ihintza Larrañaga «Eskualdeko ospitale batek etxekotasun handiagoa dauka»
 Medikuen Ahotsa

Ihintza Larrañaga «Eskualdeko ospitale batek etxekotasun handiagoa dauka»

Médicos jóvenes

 

IHINTZA LARRAÑAGA, ENDOKRINOLOGOA BIDASOA OSPITALEAN

Endokrinologia eta nutri­zioan espezializazioa bukatu eta hurrengo egunean hasi zen lanean Ihintza Larrañaga (Donostia, 1986) Bidasoa Ospitalean. Bere kezka na­gusia noizbait lan-faltan egotea dela aitortzen du.

Zein izan da orain arteko zure ibilbide profesionala?

Ikasketak Leioan hasi nituen eta Do­nostian bukatu. Eta, gainera, Guru-tzetako Ospitalean burutu nuen Endokrinologia eta Nutrizioko es­pezialitatea. Prestakuntza hori osa-tzeko alde batetik Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean egin nuen Nutrizio arloko egonaldi bat, eta bestetik dia­betesaren inguruko teknologia be­rrien arloa landu nuen Bartzelonako Clinic ospitalean.

Dezente mugitu zara orduan. Po­sitiboa izan al da leku aldaketa hori?

Bai, guztiz. Gehien gustatu zaidan gauzetariko bat kanpora ateratzeko aukera hori izan da hain zuzen ere.

Jarduera profesionalean zer izan da gehien harritu zaituena?

Galdera zaila da, baina agian gehien harritu nauena nire bilakaera bera izan da. Hasieran ospitalean ezer jakin gabe sartzen gara eta aurrera zoazen heinean praktikan geroz eta gauza gehiago eta lasaiago erama­teko gai zarela ikusten duzu. Agian zu ez zara guztiz ohartzen baina inguruan bilakaera hori egon dela ohartarazten dizute.

Eta espezializazioaren aldetik, sorpresaren bat izan al duzu hasi zinenetik gaur arte?

Egia esan aukeratu nuen espeziali­tatea ez nuen oso ondo ezagutzen, eta nahiz eta teoria asko gustatu praktika ezezaguna nuen. Sorpre­sa onerako izan da. Niri espeziali­tate medikoak gustatzen zaizkit, eta nahiz eta Endokrinologia beti buruan izan dudan ez nekien gai izango ote nintzen aurrera erama­teko. Azkenean dena ondo atera da.

Urte hauetan zer izan da gehien gustatu zaizuna?

Ospitalean ikusi dudan giroa. Harre­manei garrantzi handia ematen diet.

Hamar urte ikasten igaro ondoren sendagileentzako lana aurkitzea zaila izaten dela esaten da. Zer gertatu da zure kasuan?

Nire kasuan espezializazioa bukatu eta hurrengo egunetik aurrera hasi nintzen Bidasoa Ospitalean lanean. Zentzu horretan ez dut arazo hori su­fritu. Egia da nirekin batera espezia­lizazioa bukatu duten Estatuko lan­kideek arazo gehiago dituztela. Gure autonomia-erkidegoan baldintza hobeekin lortu dugu lana.

BAMEekiko agintariek zer hobetu behar dute?

Orokorrean ahaztuta dago pres­takuntza garai bat dela. Helburua lana aurrera ateratzea izaten da edozein baldintzatan, eta pres­takuntza hori kasu gehienetan bi­garren mailan gelditzen da. Eskaera irakaskuntzan esfortzu handiago bat egin dezaten izango litzateke.

Espezializazioa egiten ari zareten bitartean beste jardueratan parte hartzen uzten al dizuete ospita­leetan?

Bai, adibidez bi astez Saharan egon naiz kooperazio lanetan, errefuxia­tuen kanpamenduetan diabetesa tratatzen, eta bestetik, haur diabe­tikoentzat antolatzen diren udale­kuetan hartu dut parte, beraiekin bizikidetza banatuz. Egia da inde­pendentzia bat uzten dizutela ikasi duzuna praktikan jartzeko, errea­litate horietan parte hartzeak asko erakusten du.

Non ikusten duzu zeure burua, Euskal Herrian edo kanpoan?

Luzarora Euskal Herrian gelditzea gustatuko litzaidake, baina une ho­netan ez dut baztertzen kanpora joateko ideia, espezializazioa bukatu berri izanda prestakuntza behar hori ere ikusten dudalako.

Momentuz medikuntza publi­koan ibili zara. Pentsatu al duzu Medikuntza pribatuan ere lan egi­tea?

Momentuz nik ezagutzen dudan bakarra Medikuntza publikoa da, eta helburua hemen lana ondo egitea da. Behin hori lortuta ez dut baztertzen pribatuan lan egitea.

Hasieran esaten zenuen bezala, Gurutzetako Ospitalean egon eta gero orain Iruneko Bidasoa Os­pitalean ari zara lanean. Nolakoa izan da aldaketa hori?

Aldaketa asko egon dira, espeziali­zazio bukaera eta ospitale aldaketa ia batera izan direlako. Normalean espezializazioa egiten dugun tokian gelditzeko gogoa izaten dugu, ero­soago gaudelako eta dena ezaguna delako. Baina nire onerako izan da eskualdeko ospitale batera aldatzea, agian ez nagoelako hain babestuta, erabakiak nik neuk hartu behar di­tudalako eta horrek asko erakusten dizulako.

Zeintzuk dira Bidasoa ospitaleko ezaugarri nagusiak?

Eskualdeko ospitale batek etxekota­sun handiagoa dauka, nire ustez, bai pazienteekiko eta baita lankideekiko ere. Bestalde, orokorrean, eta nahiz eta jendeak kontrakoa pentsatu, Donostiako Ospitaleak eskaintzen dituen zerbitzu berdintsuak ematen ditugu ospitalea txikiagoa izan arren.

Nola ikusten duzu Gipuzkoako Medikuntzaren egoera?

Gipuzkoan oso jende ona dago, eta oso mediku onak etorriko dira ere etorki­zunean. Baina daukaguna ez badugu zaintzen eta kanpoan lan-baldintza hobeak badaude jendeak alde egingo du. Saiatu behar dugu oraingo egoera ondo mantentzen.

Gaur egungo belaunaldiek zaila­goa izango dutela esaten dute.

Hori entzun dugu azkeneko lau urte hauetan. Baina gero ez da bete. Aukerak izan ditugu eta baita lana aurkitu ere.

Zer eskatuko zenieke osasun-agin­tariei gauzak hobetu daitezen?

Kezka nagusia da lanik ez izatea. Printzipioz, mediku egoiliar “sen­timendu” hori agortu ez zaidanez, eskatuko nuke hauen egoerara ger­turatzea, beraien ahotsa entzutea, lan-baldintzak hobera joan daitezen.

Nola ikusten duzu Elkargoa? Zer espero duzu gure erakundetik?

Elkargoa beharrezkoa da eta gauza as­kotarako jo daiteke hara: prestakun-tza, kooperazioa, etab. Gainera gaur egungo aurrerapenak edukita modu desberdinak daude heltzeko. Behar­bada gure aldetik parte hartzea han­diagotu beharko genuke.

Temas:
euskara jóvenes


Artículos relacionados