Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren 2. alea argitaratu da
 Medikuen Ahotsa

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren 2. alea argitaratu da

Reportajes

UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen eta OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen artean aurten egiten hasi den Osagaiz Euskal Herriko osasun-zientzien aldizkariaren 2. alea argitaratu da.

Ale honetan errebisio artikuluak, jatorrizko artikuluak eta kritikoki aztertutako testuak aurkituko dituzue, oro har. Horien artean: mina tratatzeko estrategia farmakologiko berriak, pankreatitis akutua  duen pazientearen artatzea, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua lau urteko umeengan eta haurdunaldiko tabako-kontsumoa, besteak beste.

Aurrekoan bezala, aldizkarian argitaratutako lanak edozein profesionalek ondo ulertzeko eran idatziak daude.

Bigarren alea ikusteko: www.osagaiz.eus