Donostia Ospitaleko Sendagileen Elkarte Ofizialak 28.000 euro eman dizkio Fundazioari
 Medikuen Ahotsa

Donostia Ospitaleko Sendagileen Elkarte Ofizialak 28.000 euro eman dizkio Fundazioari

Actividad colegial

Donostia Ospitaleko Sendagileen Elkarte Ofizialak 28.408,76 euroko doantza egin dio Elkargoko Fundazioari, lankidetza proiektuetara bideratu dezan.

Elkarte hau 1977an jaio zen, profesionalen interesen alde egiteko: interes sozial, kulturak eta ekonomikoak baita formakuntzari begirakoak ere. Gainera, sendagileen arteko elkartasuna bultzatzea ere helburu zuen.

Helburu horietako gehienak bete direnez, Elkarteak disolbatzeko erabakia hartu du eta, beraz, bere fondoak Elkargoaren Fundazioari eman dizkio. Esan bezala, Fundazioak Lankidetza Bulegoaren bitartez garapen bidean dauden herrialdeetan egiten diren proiektuak laguntzeko baliatuko du diru hori, zehazki, gipuzkoar sendagileek aurrera eramaten dizuten proiektuetan.

Doantzaren entrega pasa den ostegunean egin zen eta Elkarteko kide izan den Maria Nieves Querejeta Urrestarazuk eman zion txekea Begoña Azkarateri, Fundazioko presidenta. 

Artículos relacionados