Tú a Donosti y yo a Tarragona: Elena Yeregui (Parte 2)
 Medikuen Ahotsa

Tú a Donosti y yo a Tarragona: Elena Yeregui (Parte 2)

Médicos jóvenes

Elena Yeregui (Zumaia, 1990) trabaja como residente en el Hospital Universitari Joan XXIII de Tarragona. La carrera la estudió ente la UPV de Leioa y Donostia, además de pasar 6 meses en México. En cuanto a la especialidad la tenía muy clara, ya que quería tener contacto directo con los pacientes. El comienzo en Tarragona supuso un gran cambio para ella, pero poco a poco entró en la dinámica y se siente muy cómoda trabajando allí.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen mediku izatea?

Txikitatik izan nuen osasunaren munduarekiko interesa, baina batxilergora iritsi arte ez nuen argi izan zertan lan egin nahi nuen etorkizunean, baina 16 urterekin, aukera ezberdinak hausnartu ondoren, medikuntzaren bideari ekitea erabaki nuen

Duela gutxi hasi duzula egoiliar etapa berria. Nolakoak izan ziren unibertsitateko urteak?

Xamurtasun askorekin oroitzen ditut unibertsitateko urteak. Hasiera aldaketaz beteriko garaia izan zen: hiri berria, gelakide berriak, ikasteko modu berria... Guzti horretara egokitzea ez zen erreza izan hasiera batean, baina behin nire tokia aurkiturik, asko gozatu nuen momentu bakoitza, bai ikasgelan zein bertatik kanpo, izan ere, gelakideen artean genuen giro onak asko lagundu zuen 6 urte horietan.

Non ikasi zenuen karrera? Zergatik aukeratu zenuen Tarragonara joatea?

Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin nituen, lehen zikloa Leioan, etxetik kanpo, eta bigarren zikloa Donostian, etxean, 6.mailako lehen lauhilekoa izan ezik, Mexikora joan bainintzen ikasle mugikortasun programa baten baitan. Nire asmoa hasiera batean espezialitatea Donostian bertan egitea zen, familia eta lagunak bertan ditudalako eta bertako bizi kalitatea oso ona iruditzen zaidalako, baina ez zen posible izan. Beraz, kanpora joatea erabaki nuen, bestalde, bizimodu aldaketa baten beharra sentitzen nuelako. Hiriari dagokionez, argi nituen baldintzak: Lasaia, tamainaz ertaina, klima epela, eta zumaiarra izanik, hondartza izatea ezinbestekoa zen. Ezaugarri horiek guztiak betetzen zituen hiria zen Tarragona, eta gainera, etxera bixitan itzultzeko ongi komunikatuta dago.

Nola daramazu beste hizkuntza bat ikasi beharra? Bertan mediku egoiliarra izatea eragozpena edo zailtasuna dela uste al duzu?

Nire kasuan, Katalana da beste hizkuntza, hasiera batean, ulertzeko zailtasun gehiegirik ez duena. Nire ustez, zailtasuna baino, aberastasuna da, hizkuntza berri bat ikasteko aukera izatea, eta bertako jendearekin euren ama hizkuntzan komunikatzea, aukera paregabea da. Lehen momentutik katalan ikastaro batean eman nuen izena, eta gaur egun paziente eta lankideekin katalanez egiten dut. Gainera, nire iritziz, dena jarrera kontua da: Jendeak saiatzen zarela ikusten badu, ez dizu inongo eragozpenik jarriko, eta ahal duten heinean lagundu egingo zaituzte.

Zein da aukeratu duzun espezialitatea? Zer dela eta aukeratu zenuen espezialitate hau?

Barne Medikuntza aukeratu nuen, oso argi gainera. Banekien ez nuela espezialitate kirurgikorik aukeratuko, ezta pazienteekin harremana izango ez nuenik ere. Gaixoa bere osotasunean aztertzen duen alorra da, bere baitan nolabaiteko azpi-espezialitate askorekin: gaixotasun autoimmuneak, infekziosoak (GIB, Hepatitisa, tuberkulosia, gaixotasun tropikalak...), birika tronboenbolismoak... Gainera, etorkizunera begira, lan irteera anitz ditu: Ospitalean, kontsultan, larrialdi zerbitzuetan...

Non egiten ari zara espezialitatea?

Hospital Universitari Joan XXIII ospitalean ari naiz. Tarragona hirian dago, probintziako erreferentziako ospitalea da, tamainaz Donostiako ospitalearen antzekoa, nik bilatzen nuenerako aproposa: Espezialitate ezberdin ugari, formakuntza egoki bat bermatuko zizkidatenak, baina langile ezberdinak elkar ezagutuz, modu pertsonalagoan lan egiteko.

Nola baloratuko zenuke hasiera?

Aldaketa handi bat bezala: Lanean hasten zara, ezer ez dakizunaren sentipenarekin, dena da berria: Lankideak, lan egiteko modua, sistema informatiboa... Pixkanaka ordea, geroz eta lasaiago eta seguruago sentitzen zara, behin dinamika hartuta. Niretzat esperientzia oso aberasgarria izan da, zorionez, inguruan asko lagundu didan jendea izan dudalako.

Harrera prozesua nolakoa izan zen?

Hasierako hilabetean harrera ikastaroak izan genituen, oinarrizko kontzeptuak eta prozedimenduak ikasteko: larrialdiak, laborategia, errezeten sistema, bihotz-birika berpiztea... Ikastaro hauei esker, egoiliar berriek elkar ezagutzeko aukera izan genuen eta gure kezkak eta zalantzak elkarbanatzeko.

Nolakoa da sendagai-gaixoaren arteko harremana?

Lanbide honen alderdi politena iruditzen zait. Hasieran ez nekien oso ongi nola hitz egin pazienteei, batez ere berri txarrak emateko garaian, baina denbora eta praktikarekin, hobekien espresatzen zaren modua aurkitu, eta eroso sentitzen zara. Badira egunak etxera joan eta paziente bati gertatutakoa ezin duzunik burutik kendu. Baina hori ere, guztia bezala, denborarekin modu egokian kudeatzen ikasten da

Konta iezaguzu nolakoa den egun bat ospitalean.

Goizeko 8tan sartzen gara, paziente berriak aurkeztu eta eztabaidatzen ditugu zerbitzu guztiarekin batera. Pazienteak bisitatu, tratamenduak aldatu, proba berriak eskatu, eguneko eboluzioa idatzi, eta taldekideekin pazienteen egoera errepasatzen dugu. Egun jakin batzuetan, sesio klinikoak edo ikastaroak izaten ditugu.

Nola eramaten dituzu txandak ospitalean?

Nahiko ongi egia esan, gogorrena 24 orduko lanorduak dira, batez ere larrialdi zerbitzuko goardiak, lorik egin gabe, presiopean... Baina motibazioa izanez gero, eramangarria da.

Espezializazioa egiten duzun bitartean, ospitale barruan beste jarduera batzuetan parte har dezakezu?

Bai, adibidez, zerbitzuan neumoniei buruzko datu base bat sortu dugu, eta bertatik hainbat lan aurkeztu ditugu kongresuetan. Ikerketa munduan sartzeko modu ona da. Bestalde, antolatutako ikastaroetan parte hartzen dugu, eta sesioak antolatzen ditugu.

Nola ikusten duzu medikuntza Tarragonan, beste probintzia batzuekin edo komunitateekin konparatuz?

Pertsonalki, ez dut batere atsegin Kataluniako osasun sistema: Nik lan egiten dudan ospitalea guztiz publikoa da, baina asko eta asko diru publiko eta gestio pribatukoak dira, horrek dakarren guztiarekin... Osakidetzari dagokionez, nahiko atzeratua dagoela iruditzen zait, eta krisiaren murrizketek oso gogor kaltetu dute osasun sistema publikoa, bai pazienteei zein langileei dagokionez

Nola ikusten dute bertakoek Medikuen Elkargoa? Zein da Elkargoarekiko zure tratua?

Gure kasuan, ez dugu harreman askorik Mediku Elkargoarekin. Aseguru kontuetarako eta ikastaroetako besterik ez. Agian etorkizun batean, baliteke harreman zuzenagoa izatea.

Temas:
jóvenes MIR


Artículos relacionados