Medikuen Ahotsa

JORNADAS OSATZEN 2018

JORNADAS OSATZEN 2018
-

AURKEZPENA:

Pertsona talde bat ekitaldi hau antolatzen ari gara, eta eman diguten zeregin honez disfrutatzeko prest, ilusioz eta gogoz gaude. Taldea askotarikoa da (adina, egoera, une profesionala), hainbat sentsibilitate jaso ahal izateko. Taldeak zu izan nahi zaitu, zure ideiak eta zure interesak.

Gai anitzak lantzen saiatuko gara, parte-hartzea bultzatuko dutenak. Elkarbanatzeko gogoa duzuen guztiontzat hausnarketarako eta eztabaidarako gunea sortuko dugu.

Gerturatzera gonbidatzen zaituztegu. Zuek baitzarete jardunaldien garapenerako funtsezko pieza, honela guztioz artean gure logoak iradokitzen duen puzzle aparta osatzea lortuko dugu. Amaierako emaitzak isla ditzala denok partaide garen Lehen Arreta honen baitan dauden hamaika alderdiak; eta amaierako irudia itxaropentsua izan dadila. Guztion artean gozatzeko gonbita luzatzen dizuegu. Eta aukera balego, gure leloak dioenarekin bat, dantza urrats batzuk emateko gonbita ere, konplexurik gabe. Koreografia onenetan bezala, ulertu dezazuen, batzuetan, geldi egotea, pausatzea eta behatzea ere dantzaren parte dela.

Zuen  zain gaude.

Más información aquí