Medikuen Ahotsa

Haur zinema: IPARRALDEKO NORMAN (euskaraz)

Haur zinema: IPARRALDEKO NORMAN (euskaraz)

Gomendatutako adina: Guztiak

Sinopsia:  

NORMAN ehizatzen ez dakien hartz zuria da. Badu dohain berezi bat, ordea: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! VERA marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputz GREENE jaunarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. NORMAN berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko.NORMANek, bere aholkulari SOCRATES kaioak adore emanda, etxekoak bertan behera utzi eta itsasontzi batean ezkutaturik “Sagar Handi”-rako, New Yorkerako, bidea hartuko du, hiru leming txikitxo, bihurri eta ia suntsiezin lagun hartuta.Manhattanen bertako biztanleek hartz zuriz mozorroturiko aktoretzat hartuko dute NORMAN, eta goizetik gauera ikaragarrizko ospea irabaziko du. Hartan, OLYMPIAk, Veraren alaba azkar eta adimentsuak, lagunduko dio GREENE jaunak Artikoa kolonizatzeko dituen planak saboteatzen.Abesti dibertigarri, dantza saio ikusgarri eta sekulako animazioz hornitua, barrealdiz-barrealdi, Iparraldeko Normanek erakutsiko digu hotza eta izotza gorabehera, inon ere ez dela egoten norbere etxean baino hobeto.

Pelikularen ostean, txokolatada eskainiko da gabonak direla-eta.