Medikuen Ahotsa

Osasun langileei egindako erasoen kontrako manifestua

Actividad colegial

Gaur, martxoak 16, Osasun langileei egindako erasoen aurkako Egun Nazionalean, Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Elkargoek osatzen dutena) bat egin nahi du Estatu mailako elkargoek martxan duten kanpainarekin eta bere mezuarekin: OSASUN LANGILEEN AURKAKO ERASOEN AURREAN: ZERO TOLERANTZIA.

Horrekin lotuta, Kontseiluak adierazi nahi du: 

Osasun langileei egindako erasoen inguruko bere kezka eta gaitzespena, eta horiek saihesteko lan egiteko konpromisoa. Oraindik ere, sendagile askok jasaten dute erasoren bat, duela urte bete eskas Kontseilu honek egindako inkestak baieztatu zuen bezala. Bertan hiru sendagileetatik batek erantzun zuen presioak jaso izan dituela gaixoarengandik, esaterako, errezeta edo baja emateko orduan; lautik batek, gainera, bere ibilbide profesionalean irainak edo mehatxuak jaso izan dituela adierazi zuen.

Sendagilearekiko errespetu galerarekiko bere kezka, azken urteetan dezente areagotu dena. Aipatutako inkestak ondorio garbia utzi zuen gai honetan: parte hartu zuten sendagileen %80ak adierazi zuen gure gizartean nabarmen galdu dela medikuarekiko errespetua. Euskal Elkargoetatik gogorarazi nahi dugu osasun langileek egunero hiritarren osasunaren alde lan egiten dutela, eta osasun zerbitzuak guztiok zaindu beharreko ondare publikoa direla.

Sendagileen aurkako erasoak atentatu-delitutzat hartuak izatearekin bere adostasuna. Gaur egun, Osakidetzako nahiz kontzertatutako zentroetako medikuek autoritate kargua dute, baina beharrezkoa da bide honetatik lan egiten jarraitzea, sektore pribatuan lan egiten duten sendagileek ere aitorpen hori izan dezaten.

Azkenik, hiru Elkargoek Egun Nazional hau aprobetxatu nahi dugu Euskadiko sendagileei jasaten duten edozein eraso komunikatzeko deia egiteko, bai eraso fisikoak baita irainak edo mehatxuak ere, izan ere, <>. Era berean, euskal sendagileek gogorarazi nahi diegu erasoen aurkako protokoloak ditugula eta behar duten laguntza eta aholkularitza juridikoa emango diegula. Elkargoen ateak zabalik dituzte, halaber, prozesuan zehar jaso daitezkeen notifikazioak egoitzan bertan jasotzeko. Sendagileak bere bizilekuaren anonimatoa gorde ahal izango du, dagokion Elkargoak hartuko baitu denuntzia tramitatzeko ardura Fiskaltzan edo dagokion Epaitegian.

 

Kanpaina, kontsultetaraino

Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua kanpainako mezua zabaldu nahi izan du  (OSASUN LANGILEEN AURKAKO ERASOEN AURREAN, ZERO TOLERANTZIA: KALITATEZKO ARRETA BATEN ALDE) eta horretarako zenbait ekintza egin dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Elkargoek: euren egoitzetan kartelak ipini eta Euskadiko sendagileei ere bidali zaie, euren kontsulta edo osasun zentroetan jar dezaten, hiritar guztiengana iristeko asmoz.  

Sendagileen Elkargoak, aitzindari

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Elkargoak aitzindari izan dira osasun langileek jasaten dituzten erasoen aurkako borrokan. 2007an Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko eta Probintzia Auzitegietako Fiskaltzek jarduteko protokoloa sinatu zuten EAEko Sendagileen Elkargo Ofizialekin; protokolo honi esker, delitutzat jotzen dira Osakidetzan nahiz itundutako zerbitzu batean ari ziren mediku pribatuen kontrako erasoak eta hiru urteko kartzela-zigorra ekar dezakete.

Lorpen hori 2015ean zabaldu da Estatu mailan, pasa den urteko uztailean sinatu zen Kode Penaleko Lege Organikoa onartzearekin batera. Honi esker, funtzionarioak diren medikuen aurkako erasoak atentatu-delitutzat hartzen dira eta lau urteko kartzela-zigorra ekar dezakete.