Osasun gaien dibulgazioa euskaraz
Actividad colegialGipuzkoako Sendagileen Elkargoak Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) eta Osasuna Euskalduntzeko Erakundearekin (OEE) lankidetzarako hitzarmena sinatu du, osasun gaien dibulgazioa eta zabalkundea euskaraz egiteko.
Sinaduran parte hartu dute, batetik, Elkargoko presidenteak, Manuel García Bengoecheak eta Fundazioko presidentak, Begoña Azkaratek, eta, bestetik, Karlos Ibarguren, OEE-ko lehendakaria eta Iñaki Alegria, UEUko zuzendariak.
Hitzarmenaren helburua lortzeko, batetik, Elkargoko Fundazioak, urtero, jaiotzear den OSAGAIZ aldizkariari 3.000 euroko ekarpen ekonomikoa egiteko konpromisoa hartu du bere gain. Bestetik, UEU eta OEEk Elkargoko Fundazioarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute Gipuzkoako sendagileei zuzendutako jardueretan euskara indartzeko: ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak eta abar.
Argitalpen berria
OSAGAIZ osasun zientzien aldizkaria berria da. Artikulu zientifikoak eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburua du eta osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne.
Webgunea dagoeneko sortua dago (http://www.osagaiz.eus), baita talde editoriala ere, eta ekainean aurkeztuko da aldizkariaren lehen alea. Argitalpen digital gisa jaioko da.
Temas:
euskara