Medikuen Ahotsa

Naiara Etxeberria: "Lan egarriz bukatzen dugu MIRok eta aukerak ez dira gustatuko litzaiguken bezain onak"

Entrevistas

Valentzian aurkeztu zuen Naiara Etxeberriak “Estudio de factores relacionados con mal pronóstico en paradas cardiorrespiratorias reanimadas que ingresan en CMIlana. Mediku intentsibista honek dio lan honek erabaki bat hartzerakoan eta senitartekoekin hitz egiterakoan erraminta gehiago eskaintzen dizkiola, baina, oraindik ere asko dagoela aztertzeko eta ikasteko gai honen inguruan. Lan honengatik Garbiñe Ochoa saria jaso zuen Fundazioa 2017 Sarietan.

 

Azalduko diguzu zertan datza zure lana?

2012 urte hasieratik 2015 urte bukaera bitarte Gipuzkoan suspertu ziren bihotz-birika geldialdien analisia egin nuen. Faktore ezberdinak analizatu nituen, jakin nahian ea zeintzuk zeuden pronostiko neurologiko txarrarekin erlazionatuta. Beraien artean faktore demografiko eta bihotz-birika geldialdiaren ingurukoak aztertu nituen.

Zein ondorio atera dituzu lan honetatik?

Geldialdiaren arrazoi edo etiologia eta lehen aldiz baloratzean aztertutako erritmo kardiakoak duten pisua ikusi genuen, baita herritarrak bihotz-biriketako berpiztean heztearen garrantzia. Hala ere asko dago aztertzeko eta ikasteko gai honen inguruan.

Zein da lanaren inpaktua?

Erabaki bat hartzerakoan eta senitartekoekin hitz egiterakoan herraminta gehiago eskuragarri izatea.

Mediku intentsibista zara zu. Noiz erabaki zenuen mediku izango zinela eta zergatik hautatu zenuen espezialitate hau?

Nik uste txiki-txikitatik izan nahi nuela mediku. Medikuntza ikasi duen orok laguntzeko ideiarekin egin duelaren ustekoa naiz, nire kasuan behintzat horrela izan zen.

Bartzelonako unibertsitate autonomoan ikasi nuen karrera eta Medikuntza Intentsiboko espezialitatea burutu berri dut Donostiako Ospitale Unibertsitarioan. Zergatik medikuntza intentsiboa? Niretzat espezialitate zabal eta zoragarria da, gaixoa bere osotasunean ikusten erakusten dizuna.

Zein uste duzu direla mediku izatearen abantailak edo alderdi onak beste profesioekin alderatuta? Eta zeintzuk negatiboak?

Gure profesioa oso betegarria dela uste dut, inor laguntzeko gai zarenean honek sortzen duen betetasun eta pozak ez du neurririk. Kontra, ordea, ordutegia, nahi baino ordu gehiago pasatzen baitira ospitalean, eta askotan jarraian.

Behin egoitza bukatuta, aukeratu ahalko bazenu non gustatuko litzaizuke lan egitea?

Egia esa toki bat baino gehiago etortzen zaizkit burura. Batetik, zaintza intentsiboetako unitatean bertan egingo nuke gustura lan, baina emergentzietakoa ere oso aukera tentagarria iruditzen zait. Baita kooperante atzerrira joateko aukera ere! Denerako denbora izatea espero dut.

Gaur egun medikuntzako langileek egoera zaila bizi dute, langabeziaz gain (Euskal Herrian ez hainbeste) prekarietate handia dagoelako. Zer pentsatzen duzu horren inguruan?

Zoritxarrez, espezialitatea bukatu ostean, egoera ez da erreza, lan egarriz bukatzen dugu MIRok eta aukerak ez dira gustatuko litzaiguken bezain onak. 4-5 urtez kontratu finko bat izan ondoren epe laburrean zure lan egoera nolakoa izango denaren ezagutza eza gogorra da.

Horrekin lotuta, zure burua atzerriak ikusten duzu lan egiten? Aukera bat izan daiteke lan hobea lortzeko?

Atzerria beti da aukera bat, nahiz eta hara joateak zoritxarrez ez duen esan nahi ametsetako lana lortuko dugula. Hemen aukerarik izan ezean maletak egin eta han probatu behar, bai.

 

Temas:
jóvenes MIR


Artículos relacionados