Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Medikuen Elkargoen Kontseilua izen berria onetsi du
Actividad colegialGobernu Kontseiluak “Euskadiko Medikuen Kontseilua” izenaren ordez “Euskadiko Medikuen Elkargoen Kontseilua” izena ezartzea onetsi du.
Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hiru elkargo ofizialek egin dute eskabidea eta, ondorioz, aldaketa egin da; aldeko txosten guztiak ditu eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak izena aldatzeko baimena eman du. Izenaren aldaketa pasa den ostiralean, hilak 14, argitaratu zen, EHAAn, hortaz, larunbatetik indarrean da izen berria.
Hiru Elkargoek, halaber, Kontseiluko logotipoa gaurkotu dute, izen berriarekin bat egin dezan.
Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 12.000 mediku baino gehiagoren ordezkaritza organoa da.