Gertrude Belle Elion, sendabide berrien bila
MUJER1918an jaio zen New Yorken, eta txikitatik izan zuen jakiteko sekulako grina. Hamabost urte zituela, aitona minbiziak jota hil zenean, argi ikusi zuen zientzialaria izango zela. “Gaixotasun izugarri hori sendatzeko zerbait egin nahi nuen”, idatziko zuen gerora. Unibertsitate publikoan kimika ikasi eta 19 urterekin graduatu ondoren, ez zuen aukerarik izan goi-ikasketak egiteko, gurasoek ez baitzuten dirurik. Kimikari gisa laborategiren batean lanean hasi nahi izan zuen, baina, krisi ekonomiko betean, oso aukera gutxi zeuden, eta gutxiago emakumeentzat. “Ez ninduen inork serio hartzen. Emakumeek ez zutela kimika egiten esaten zidaten. Nik, ordea, ez nuen arrazoirik ikusten emakumeok lan hori egin ezin izateko”.
Elhuyar Aldizkariak artikulu bat egin du bere ibilbidea gogora ekarriz.
Hemen irakurri: http://aldizkaria.elhuyar.eus/istorioak/gertrude-belle-elion-sendabide-berrien-bila/
Elhuyar Aldizkaria