Medikuen Ahotsa

Espainiako Sendagileen Lan Egoerari buruzko Inkesta: bete ezazu

Reportajes

Espainiako Mediku Elkargoen Erakundeak (OMC), CESMerekin elkarlanean, Espainiako Sendagileen Lan Egoerari buruzko Inkesta proiektua jarri zuen martxan 2014 urtean, sendagileek bizi duten prekarietatea frogatu eta salatzeko helburua zuena.

Ordutik hona, 13.335 inkesta jaso dira eta nazio mailan ikerketa erreferentea bihurtu da. Besteak beste, sistema publikoan lanean ari diren eta plaza finkoa ez duten sendagileen %50 kontratu prekarioekin ari dela frogatu ahal izan da, edota sendagileen %43,5 laneko jazarpena pairatzen duela.

OMC-tik proiektuari jarraipena ematea erabaki da, izan ere, ez baitago gaur egun sendagileen lan egoera neurtzen duen beste ikerketa edota entitaterik.

Beraz, Gipuzkoako Sendagileen Elkargotik aurtengo inkestan parte har dezazuen eskatu nahi dizuegu.

Ondorengo estekan klik eginez bete ahal izango duzu inkesta:  

Galdetegira joan