«Garrantzitsua da kasua lan osasuneko zerbitzuetan jakinaraztea»
EntrevistasBerria egunkariak osasun langileen aurkako erasoei buruzko erreportajea argitaratu du. Bertan, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko abokatuari, Jon Pellejero, egindako elkarrizketa irakur dezakegu:
Eraso bat jasan duen profesional batek zer bide du justiziaren eremuan babesa aurkitzeko?
Desberdindu behar dira, eraso fisikoak, eta mehatxu edo irainak. Eraso fisikoetan argi dago zer egin behar den, eta jendeak ez du dudarik: salatu egin behar da. Zure laneko arduradunari jakinarazita, elkargora hurbilduta, edota zuzenean polizia etxe batera joanda. Baina salatu egin behar da. Oso garrantzitsua da, halaber, laneko osasun zerbitzuei jakinaraztea. Jende askok ez du jakinarazten, baina garrantzitsua da. Izan ere, demagun paziente batek mehatxu egin dizula lanean, eta gero lanetik kanpo eraso egiten dizula. Bada, mehatxua jakinarazita badago, lotuko da eraso hori lan esparruarekin; gainerakoan zaila izango da lotura hori egitea.
Irakurri osorik:
Temas:
agresiones
colegio