Elkargoko Gobernu Batzorde berria osatu da
Actividad colegialSendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeko kideek euren karguen jabe egin ziren atzo, hilak 21, Elkargoan egin zen ekitaldian.
Manuel García Bengoecheak, Elkargoko presidente izan denak, kargua berritu du beste lau urtez, hauteskundeetara aurkeztu zen zerrenda bakarra izan baitzen. Pasa den maiatzaren 17an berretsi zuen bere kargua Hauteskunde Batzordeak, hauteskunde beharrik gabe.
Gobernu Batzorde berria horrela osatuta dago: Manuel García Bengoechea, presidentea; Valentín Collado Espiga, lehen presidenteordea; Ignacio Eizaguirre Sexmilo, bigarren presidenteordea; María Belén Alonso Macías, idazkari nagusia; Mª Aranzazu Elícegui Sarobe, idazkariordea; Victoriano Irigoyen Murua, diruzaina; batzordekideak: Ander Letamendia, Carlos Benito Gómez, Mª Asunción Guerra Alonso, Mª Belén López Rubio, Mª Carmen Solorzano Sánchez, Mª Emma del Campo Pena, Iñaki Sanz Esquiroz, Loinaz, Irune Alzola Elizondo eta Xanthe Luna Harvey.
Batzorde berriaren argazkia: