Medikuen Ahotsa

IMQrekin akordioa sinatu du Elkargoak

Actividad colegial

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak IMQ aseguru-etxearekin hitzarmena sinatu berri du. Horri esker, elkargokideek abantaila bereziak izango dituzte aseguru medikoa kontratatzeko orduan. Sinaduran Elkargoko idazkaria den Belen Alonso eta IMQ Gipuzkoako delegatua, Urko Odriozola, egon dira.

Hitzarmena sinatzeko arrazoietako bat IMQk aseguru-medikoaren adin tartea zabaltzeko egin duen esfortzua izan da: hala, sendagileek 70 urtera arte kontratatu ahalko dute aseguru medikoa, gainontzeko aseguruek baino urte dezente gehiago. Abantaila hau zuzenean aplikatzen da ACTIVA izeneko modalitatean; AZUL izeneko modalitatea, aldiz, 65 urtera arte kontratatu daiteke, baina eskaintza berezia martxan jarri du IMQk eta 2019ko urtarrilaren 31 arte 70 urte artekoek kontratatu ahalko dute.

Edozein zalantza izanez gero, edota informazio gehiago eskuratzeko, sendagileen kolektiboaz arduratzen den IMQko pertsonarekin jarri harremanetan:

Garbiñe Elosegui
Telefonoa: 638 28 74 41
gelosegui@img.es
Plaza Euskadi 1, baxua. Donostia.