Euskadi, 2018ko osasun jarduera berritzaileenaren saria
Reportajes(versión castellano aquí)
Euskadi aukeratu du “2018ko osasun-jarduera berritzaileena duen autonomia-erkidego” gisa New Medical Economics aldizkari digitalak; aldizkariak urtero antolatzen ditu sari horiek.
Madrilen jaso zuen Euskadik saria, pasa den asteazkenean, azaroaren 7an.
Osakidetzari berritzaileena dela aitortu diote aldizkariaren irakurleek eta Argitalpen Kontseiluak; aldizkaria osasun-kudeaketan eta pazientearen arretan dago espezializatuta.
Argitalpen digitalak sari horiek banatzen ditu, osasun erakunde, administrazio eta farmaziako eta osasun-teknologiako konpainietako profesionalen lana aitortzeko; horien ekarpenek, biomedikuntza eta osasun-zientziak garatzen lagundu dute Espainian, 2018an.
Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du euskal osasun-sistemari eginiko aintzatespen horren bidez berretsi egiten dela Osakidetza erreferentea dela, eta “euskal herritarrentzako osasun-arloko emaitza hobeak lortu ahal izateko proiektu eta ekimen berritzaileak martxan jartzen jarraitzera bultzatzen gaitu”.
Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/49879-euskadi-premio-actividad-sanitaria-mas-innovadora-2018