Medikuen Ahotsa

Guraso eta hezitzaileei lehen sorospenak erakutsi dizkiete Amarako anbulategiko profesionek

Reportajes

Kursaaleko aretoa bete-beterik izan zuten Amara Berriko anbulategiko pediatrak, Sara Garcíak, eta pediatriako erizainak, Bego Carvajalek, apirilaren 3an han antolatutako Guraso eta Hezitzaileen Eskolan.

Arratsalde hartan lehen sorospenei buruzko hitzaldia egin zuten biek eta gurasoei egoera desberdinen aurrean nola jokatu behar duten azaldu zuten, baita zein jarrera diren saihestu beharrekoak.

Egunerokoan oso ohikoak diren istripu ez larrietan zer komeni den eta zer ez argitu zuten, esaterako, haurrek kolpeak hartzen dituztenean edo zauriak egiten dituztenean. Hain ohikoak ez diren baina gerta daitezkeen beste egoera batzuri buruz ere mintzatu ziren: erredurak, elektrokuzioak, intoxikazioak (haurrak etxean dugun produktu bat hartu eta edaten badu)... 

Istripuez gain, haurrek bizi ditzaketen bestelako egoerak ere aipatu zituzten: konbultsioak, anafilaxia, eztarrian gelditu den elikagaia nola atera... Eta bertaratu ziren gurasoen zalantzei ere erantzuna eman zieten. 

Saioaren amaieran argitaratu den gida hau gomendatu zuten: Guía práctica de primeros auxilios para padres