Medikuen Ahotsa

Eva Argiñano: Norberaren hutsuneak kontatzen dizkio batek sendagileari

120 ANIVERSARIO

Eva Argiñanok sendagileekin izan duen harremana kontatu digu elkarrizketa honetan. Bi bihotzeko izan zituen Evak duela urte batzuk eta prozesu horretan izan zituen bizipenei buruz hitz egin digu. Berarentzat sendagile ona zer den ere azaldu digu. 

Eva Argiñanok argi du sendagilea ia-ia familiko bat bezala behar duela izan. Bere hitzetan, "nire eta nire familiari buruz jakin behar du, gure osasuna zaindu". Gainera, sendagilearengana joaten denean "kezka bat dudalako izaten da, ez bakarrik gaixotasuna, kezka bat. Eta espero dudana harengandik niri laguntzea da, nondik nora joan behar deten esatea, kezka hori leuntzen laguntzea". 

Horrexegatik, uste du "sendagile ona entzuten duen sendagilea dela, denbora duena ni pittin bat ezagutzeko" eta nahitaezkotzat jotzen du "gaixoa eta sendagilea elkar ezagutzea, konfiantza izatea; izan ere, sendagileari zure hutsuneak kontatzen dizkiozu batzuetan, eta, horregatik, neretzat oso inportantea da aurrean dudan hori ezagutzea eta konfiantzazkoa izatea, ia-ia familikoa". 

Evak bihotzeko bi izan zituen duela 6 urte. "Gogoratzen naiz esnatu nintzenean tuboz beterik nengoela, dopatuta. Zarata arraroak entzuten nituen, zarata handiak: sukalde baten hora punta gogorarazten zidan, jendea oihuka... Ni oso beldurtuta nengoen, ez nekien zer gertatu zen, eta nire buruari esaten nion "Eva, arnastu, lasai, arnastu". Eta bazegoen neska bat, ez dakit zein den, nigana hurbiltzen zena noiz edo noiz, eskutik hartu eta esaten zidan: “Eva, jarraitu horrela, ondo zoaz, hemendik eta ordu pare batera kenduko dizugu ez dakit zer…". Niri neska horrek asko lagundu zidan, bere kontaktua, bere hitzak... norbait nitaz gogoratzen zela sentiarazi zidan, seguru nengoela. 

Azkenik, sendagilea ona "sendagile humanoa eta epaitzen ez duena" dela dio.