Homeopatia ez dute diru publikoz ordainduko Ipar Euskal Herrian
ReportajesHomeopatiaren etorkizuna kolokan dago Frantzian. Egun, Gizarte Segurantzak bere gain hartzen du produktu horien kostuaren %30, baina Osasunaren Goi Agintaritzak argitaratutako txosten batek aldaketak ekarri ditu: homeopatia diru publikoz ez laguntzea aholkatu zuen agintaritzak, produktu horien eraginkortasuna frogatzen duen oinarri sendorik ez dagoelakoan.
Agnes Buzyn Frantziako Osasun ministroak jakinarazi du erabakia: 2021etik aurrera produktu homeopatikoak diru publikoz ordaintzeari utziko diote. Buzynek arrazoitu du agintaritzaren aholkuei jarraitzea onetsi duela, eta homeopatiaren laguntzak ezabatzeko prozesuari ekingo dio Gizarte Segurantzak. Lehen urratsa laguntzak murriztea izango da; 2020an kostuen ordainduko du estatuak.
Informazio osoa: https://www.berria.eus/albisteak/168698/homeopatia-ez-dute-diru-publikoz-ordainduko-ipar-euskal-herrian.htm
Berria