Nahi gabeko bakadadearen inguruko bilduma
ReportajesGiza Eskubideen Bildumaren barruan, Arartekoak EHUren Uda Ikastaroetan aurkeztutako ponentzien bilduma hau argitaratu du: Nahi gabeko bakardadea. Politika publikoen ereduak eta herritarren konpromisoa.
Ikastaro hori Arartekoak antolatu zuen 2020ko irailean. Helburua hausnarketarako eta lanbide- eta sektore-elkartrukerako gune bat sustatzea zen, horretarako bakardade motak identifikatu eta estereotipo eta klixeak baztertuz lehenengo.
Izan ere, bilatu gabeko bakardadeak neurri handi batean adineko pertsonei eragiten die, baina ez modu esklusiboan, askotariko kolektiboetako pertsonengan baitu eragina.
Gure gizartea zahartzen ari da; jaiotza-tasa zeharo jaitsiz doa; familia-nukleoak geroz eta txikiagoak direla egiaztatzen duen gizartean bizi gara; mugikortasuna geroz eta handiagoa da eta bizilekuan luzaroan errotzea ere galduz doa. Horren guztiaren ondorioz, egungo bizi-ohiturekin batera, pertsonok laguntza- eta urgazpen-sare bat izateko zailtasun handiagoak ditugu egungo gizartean.
Eustaten datuen arabera, bakarrik bizi diren pertsonak biztanleriaren ziren 2018an, eta 2015ean, adibidez, lau etxetik batean pertsona bakarra bizi zen.
Azken helburua bakardadea bilatzen ez duten pertsonei buruzko prebentzioaren, detekzioaren eta esku-hartzearen gaineko ezagutzak eta esperientziak partekatzea zen eta pertsona horien beharrei erantzuteko biderik egokienak eta eraginkorrenak bilatu.
Liburuxka honetan ikastaroan parte hartu zuten adituen hausnarketak jasotzen dira, bakardadeari ertz desberdinetatik begiratzen dietenak: demografiatik, giza eskubideetatik, giza harremanetatik, zaintzaren ikuspegitik, psikiatriatik, osasunetik, gizarte zerbitzuetatik… Gainera, Euskadin, Estatuan eta nazioartean dauden zenbait programa eta estrategia ezagutzeko aukera ematen du liburuak.
Honako esteka honetan eskura dezakezu:
https://www.ararteko.eus/jardunaldiakbilduma
Arartekoak EHUren Uda Ikastaroetan aurkeztutako ponentzien bilduma atera du