Medikuen Ahotsa

Eñaut Agirre «Pazienteekin harremanetan egotea da benetan gustatzen zaidana

Médicos jóvenes

Barneko Mediku Egoiliar iza­teko Estatu mailako aurtengo frogan seigarren gelditu da. Gainera, Eñaut Agirrek (Ordizia, 1990) 2013-2014 ikasturteko Euskal Herriko Unibert­sitateko (EHU) Medikuntzako ikas­keta espediente onena lortu zuen. Medikuen Ahotsa-rekin izandako elkarrizketa honetan lanbide medi­koaren gaurkotasuna eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzen digu. 

 

Zergatik aukeratu zenuen Me­dikuntza? Zure bokazioa al zen? 

Batxilergoko bigarren urtera arte ez neukan batere garbi Medikuntza egin nahi nuenik. Zientziak gustat­zen zitzaizkidan, eta biologiako ar­loak alde zientifiko-teknikokoak bai­no gehiago. Baina ez zen bokaziozko aukera bat izan. Beste aukera batzuk ere hausnartu nituen —biologia edo ingeneritza— eta azkenean Medi­kuntza aukeratu nuen.

Ikasketak burutu eta gero, pozik al zaude aukera horrekin?

Bai. Egia da beldur pixka bat baneu­kala. Ikasketa gogorrak dira eta ondo eraman ahal izateko gustatu behar zaizkizu. Batzuek esaten dute lehe­nengo hiru urteak ez direla hain po­litak. Baina, egia esan, niri hasieratik gustatu zitzaidan.

2013-2104 ikasturteko espediente onena lortu zenuen, eta Estatu mailako azterketan seigarren postuan gelditu zara. Zein da orain ikasten ari direnei egingo zeniekeen gomendioa?

Emaitzak hobeak edo ez hain onak izaten dira. Baina azkenean bakoit­zari poztasuna ematen diona ahal duen guztia egin izana da. Ni beti saiatu naiz daukadan onena ema­ten eta hori egiten denean azkenean emaitza onak ere iristen dira. Niret­zat ez dago beste sekreturik: saiatzen zarenean normalean norberak nahi duena lortzen du.

Nola ikusten duzu Medikuntza­ren etorkizuna?

Bi alderdi bereiziko nituzke. Bate­tik, denok dakigu lan-kontuak ez daudela oso ondo. Ordezkaritza ez da ondo zaintzen. Jubilazioak ego­ten dira baina azken aldian kontra­tazio gutxi dago. Honek etorkizu­nean bere ondorioak izan ditzake. Beste aldetik, Medikuntza osotasu­nean ikusita, espezializazio gehiegi­zko bat eman da azken urteetan, eta gaixoen ikuspuntu orokor hori gal­du egin da. Irakasleak etortzen dira, beren ikasketak azaltzen dituzte baina gaixoak bere osotasunean ikusteko ez gaituzte prestatzen.

Zein da aukeratu duzun espezia­litatea, eta zergatik?

Barne-Medikuntza aukeratu dut. Praktiketan egokitu zaidanean le­henago komentatzen nuena barne hartzen duelako, hain zuzen ere, gaixoa bere osotasunean ikusteko gaitasuna ematen duelako. Gaixoen arreta integral horrek konbentzi­tu nau.

Medikuntzan zein da zure hel­buru profesionala?

Ez dakit. Momentuz pausoz pauso jarraitzea. Orain formazio on bat lortu behar dut espezialista bezala. Momentuz galdera hori handia egi­ten zait. Bost urte hauetatik hara­tago begiratzea ez da erraza. Orain arte bezala hartutako erabakien in­guruan ahal den neurrian lan egin eta ikusi egin behar. Pazienteekin harremanetan egotea da benetan gustatzen zaidana.

Eta non ikusten duzu zeu­re burua? Euskal Herrian edo kanpoan?

Momentuz Euskal Herrian. Auke­ra izanez gero, ez dut baztertzen prestakuntzarako kanpora joan behar izatea. Dena den, euskaldun gisa bertan geratzea gustatuko lit­zaidake, euskaraz bizi eta lan egin ahal izateko, eta ahal dudan neu­rrian gizarteari ikasketa hauek egi­teko eman didan aukera itzuli.

Mediku gazteek zuen etorkizu­na zaharragoenena baina opa­rotsuagoa ikusten al duzue?

Nahiko beltz ikusten dugu gehienok etorkizuna. Espezializatua bukata eta gero lana aurkitzeko arazoak iza­ten dituzten lankideak ezagutzen ditugu. Pertsonalki nahiko tristea iruditzen zait hainbeste urtez ikas­ten egon eta gero horrelako egoera batean aurkitzea. Pentsatu nahi dut egoera hobetuko dela, bestela gizarte bezala akats izugarria egingo genuke.

Behar den haina baloratzen al dugu osasun-publikoak eta heziketa publikoak ematen di­gutena?

Baloratzen da, baina zaintzen ere jarraitu behar ditugu. Zaindu egin behar dira baloratu ahal izateko. Erakunde publikoek zerbitzu publi­koak behar den bezala zaintzen ba­dituzte, herritarrek zerbitzu horiek merezi dutela ikusiko dute eta baita ere baloratuko dituzte. Nik, adibi­dez, heziketa ona jaso dut hezkunt­za publikoan, eta horrela jarrai de­zala nahi dut. Horregatik esaten dut gizarteak eskaini didan aukera hori bueltatu nahi diodala. Ongi egiten diren gauzak galtzeko arriskuan ikusteak penatzen nau, unibertsita­te eta osasun publikoa kasu.

Mediku gazteek zer espero duzue Elkargoaren eskutik ?

Egia esan ez dakigu zehatz-mehatz zer egiten den Elkargoan. Espero dudana da noizbait arazoren bat badaukat erreferentzi puntu bat izatea eta babes hori izatea. Bestela prestakuntza aldetik bere garrant­zia izango duela ere pentsatzen dut, baina orain arte ez dugu alde horretatik inongo harremanik izan.

Eta zer proposamen egingo ze­nieke Elkargoko arduradunei ?

Gazteon eta gazteak ez direnen prestakuntza bermatu behar­ko luke. Gainera, medikuon eta lanbide honetan erreferentzi di­ren pertsonen arteko harremanak erraztu beharko lituzke, azken hauen ezaguerak besteei erakutsi ahal izateko. Mediku batek edo ikertzaile batek aurrerapausoak ematen baditu ikerkuntza horiek Elkargoak eman behar ditu eza­gutzera, nire ustez.