Medikuen Ahotsa

Isabel Virtus sendagileak anbulantzietan jaioberriak bere amarekin lekualdatzeko dispositibo bat asmatu du

Entrevistas

Isabel Virtus Osakidetzako Emergentzietako medikua da aspalditik. Ama eta jaioberri ugari trasladatu ditu ospitalera, erditzea honen kanpo ematen denetan, eta bere lankide askok bezalaxe, duela oso gutxira arte ez ziren eroso sentitzen egurtasun neurriekin: amak behar bezala lotuta joaten diren arren, anbulantzietako segurtasun uhalekin, jaioberria azalez azal erama nahi bada amaren gainean, ez dago segurtasun tresna egokirik. Hutsune horretatik abiatuta asmatu du Virtusek anbulantzietan jaioberriak bere amarekin lekualdatzeko dispositibo bat.

Ondorengo bideoan azaltzen digu prozesua nolakoa izan den eta gaur egun asmakizuna zein fasetan dagoen: