Medikuen Ahotsa

Merezimendu Saria Jabier Agirre mediku eta ekintzailearentzat

Reportajes

Jabier Agirre Lasartek (Donostia, 1952) jaso du aurten Elhuyar Fundazioaren patronatuak ematen duen Merezimendu Saria. Hain zuzen, euskaren normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan nabarmendu diren pertsonak omentzeko helburua du sari horrek; beraz, ondo merezita eman diote Agirreri. Pozik eta esker onez jaso du, eta bere ibilbidean bi arlo horietan, hizkuntzaren normalizazioan eta dibulgazioan, egindako lana gogora ekartzeko aukera eman dio. Bide batez, oraindik bete ez duen ametsa aitortu du: euskarak eduki dezala Espainian gaztelaniak duen maila, eta Frantzian frantsesak duena.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen: https://aldizkaria.elhuyar.eus/lekukoak/jabier-agirre-lasarte-euskarak-eduki-dezala-behar-/

Elhuyar aldizkaria