Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak liburuaren aurkezpena (bideoa)
Reportajes2017ko Agote Saria irabazi zuen lana argitaratu berri da, Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak titulupean. Maialen Berridi lankidea da lanaren egilea eta abenduaren 1ean Elkargoan egin zuen liburuaren aurkezpena.
Ikus bideoa
Laburpena:
Maialenek azaltzen duen bezala, "etorkizuneko profesionala egungo erronkei aurre egiten eraginkorra izatea lortzeko, alor humanistikoa eta filosofikoa garatzea ezinbestekoa izango da".
Edozein osasun-langile, egoiliar, irakasle edo tutoreri zuzenduta dago lan hau. Izan ere, oso garrantzitsua da etorkizuneko langileek jakitea gaixotasunaren atzean gauza gehiago badirela, hau da, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusia duela eta ditugun baliabideak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, baizik eta testuingurua, familia, sare sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozioko politikak ere kontuan hartu behar direla. Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzeko pausoak eskaintzen dira hiru kapitulutan banatuta: pazientearengan zentratutako metodo klinikoa, komunikazio klinikoa eta bioetika.
Eskuragarri duzuen idatzi hau, Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak, gaixo baten aurrean jarriko den edozein osasun-profesionalentzat lagungarri suerta daitekeen tresna bat da. Pertsona osotasunean artatzeko, berarekin komunikatzeko eta alor bioetikoak lantzeko eskuratu beharreko gaitasunak azaltzen dituena.
Liburua erosteko: http://ueu.eus/denda/ikusi/medikuaren_oinarrizko_gaitasun_profesionalak
Liburutegi digitalarena: https://www.buruxkak.eus/