Medikuen Ahotsa

Zabalik da COMGI Fundazioaren Sarien 2023ko deialdia

Reportajes

COMGI Fundazioak ematen dituen sari horien helburua mediku gipuzkoarren prestakuntza-ahalegina aitortzea da eta medikuntzako ikasleen zein medikuntzako lanbidearen ikertzaile eta dibulgatzaileen lana balioestea.

Hauek dira kategoriak:

  • Ignacio Maria Barriola Dk. Saria, doktorego-tesi onenarentzat 
  • Pilar Lois doktorea saria, aldizkari mediko batean argitaratutako artikulu zientifiko onenarentzat
  • Garbiñe Ochoa doktorea Saria, barneko mediku egoiliarrek aurkeztutako Poster edo Ahozko komunikazio onenarentzat
  • Miguel Echenique dk. Saria, Unibertsitateko Ikasketa Espediente onenarentzat
  • Jose Begiristain Saria euskarazko dibulgazio medikoa saritzeko (BERRITUA)

Oinarriak (PDF)

Sari berritua

Jose Begiristain Sariaren funtsa berritu egin da eta 2023an, lehen aldiz, medikuntzaren edo zientziaren dibulgazioa euskaraz egiten diharduen pertsona edo erakundea sarituko da, medikuntza herritarrei hurbilduz eta euren osasuna hobetuz aritzeagatik.

Helburua euskarazko dibulgazio medikoa balioestea da, bai komunikabide eta sare sozialetan egindakoa, eta baita hitzaldi edo argitalpenen bidez, egitasmo eta ekitaldietan parte hartuz, lanpostuetan praktika egokiak bideratuz, proiektu eta egitasmoak burutuz, etab, biztanleriaren osasuna hobetzeko asmoarekin betiere.

Oinarriak:

  • Sari honetarako hautagai izango dira deialdi honen aurreko urtean osasuneko/medikuntzako hainbat gairen inguruan dibulgazioko lan egokia egin duten pertsonak zein erakundeak, edozein formatu edo kanaletan aritu direla ere.
  • Hautagaiak zuzenekoak izan ahalko dira (interesatuak berak aurkeztuak alegia) edota beste hirugarren batek bideratuak (interesatuaren adostasunarekin beti), baldin eta argi eta garbi identifikatzeko modukoak izan eta deialdian aipatutako baldintzak betetzen badituzte.
  • Hautagaitzak aurkezteko, honako hauek bidali beharko dira:
    • Hautagaiaren kurrikulum laburra edo erakundearen urteko memoria.
    • Hautagaiak sari hau jasotzeko biltzen dituen merezimenduen azalpen laburra.
    • Hautagai horrek biztanleriaren osasuna hobetze aldera izandako eragina.
    • Burututako dibulgazio-ekintzaren adibideak (hainbat erakusgai aurkeztu ahal izango dira).