Medikuen Ahotsa

Jabier Agirrek jaso du aurtengo Celaya Saria

Reportajes

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeak aurtengo Celaya Saria Jabier Agirre lankideari eman dio, osasunaren dibulgazioan eta euskararen indartzean egin duen lan zabal eta bikainarengatik.

Agirrek pasa den larunbatean jaso zuen errekonozimendua, Tabakaleran ospatu zen Sendagilearen Egunean. Bertan, Elkargoko ordezkariek bere eguneroko lana balioan jarri zuten, batik bat, Elkargoarentzat egindakoa, eta sendagile eta dibulgatzaileak utzitako emaitza garrantzitsuak ezagutzera eman zituzten: ia 40 bat hiztegi, ia denak medikuntzaren eta osasunaren esparruan; Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen jaiotza, sortzaileetako bat izan baitzen Agirre (baita lehendakari ere); hamarkadetan zehar sorturiko osasun dibulgazio piezak, dela telebistan, dela irratian, dela egunkari eta aldizkarietan eta sendagileentzat hain garrantzitsua den Kode Deontologikoa euskaraz.

 

Jabier pozik eta hunkituta jaso zuen saria eta azpimarratu zuen euskararen alde egindako lan hori "ez dela pertsonala izan, talde-lanaren emaitza baizik. Eta horrexegatik nire eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiet urte hauetan guztietan bidelagun izan ditudan guztiei: zuzendaritza batzorde desberdinetako kideei, Elkargoko langileei (komunikazio-alorrean bezala baita administrazio-lanetan aritu direnei ere) eta, nola ez, euskararen inguruan lankide izan ditudan hainbat eta hainbat laguni".

Azkenik, azaldu nahi izan zuen euskarak bizi duen egoera ikusiz, mundu osora zabaltzea agian gehitxo izango litzatekeela, baina gure Elkargora eta hortik landa ere euskara zabaltzea lortuko bagenu aski gustura geratuko ginatekeela.

Hau ez da izan Agirrek jaso duen lehendabiziko saria, izan ere, zientzia dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lanagatik Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zenuen 2021n.

Osasunaren dibulgazioan eta euskararen indartzean egin duen lan zabal eta bikainarengatik.