Medikuen Ahotsa

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak begi onez ikusten du autobajen neurria

Reportajes

Leer en castellano

2024/01/12

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko (COMGI) Gobernu Batzordeak positibotzat jo du aste honetan ezagutu den Osasun Ministerioaren proposamena, hau da, laneko bajen autojustifikazioa gaixotasunaren lehen hiru egunetan ezartzea aztertzea. Elkargoen ordezkarien esanetan, hori "oso positiboa izan daiteke Lehen Mailako Arretako kontsultak desburokratizatzeko, profesional medikoek aspalditik egiten duten eskaria baita eta orain arte ez baita konpondu”.

Lehen Mailako Arretako medikuek iraupen laburreko prozesuei buruzko kontsulta ugari jasotzen dituzte. Kontsulta horiek ez dute balorazio klinikorik behar, eta gehienak nork bere burua zaintzeko neurriekin konpon daitezke. Kontsulta horiek hitzorduen hutsuneak betetzen dituzte, orain arte langileak egiaztagiri bat eman behar baitzion enpresari. Pediatrian ere gertatzen da tutoreek adingabeak zaintzeko egiaztagiriak eskatzen dituztenean.

COMGIren Gobernu Batzordearen iritziz, "autobajak" deiturikoek erraztu egingo diete pazienteei egoera arin eta iragankorretako laneko bajen kudeaketa, eta, aldi berean zeregin burokratiko horretatik askatuko dituzte profesional medikoak, dudarik gabe, itxaron-zerrendak murrizten lagundu eta osasun-sistemarako sarbidea hobetzen lagunduko duena, ekintza medikoa behar duten beste paziente batzuek hitzordua edukiko baitute.

Sendagileen Elkargoak, beraz,  Lehen Mailako Arretaren egoera hobetzen jarraitzearen alde egiten du eta dauden baliabideak optimizatuko dituzten bide berriak aztertzearen alde, profesionalek egoera hobean lan egin ahal izan dezaten pazienteen eta herritar guztien mesedetan.

Azkenik, maskararen erabilerari dagokionez, Elkargoak herritarrak animatzen ditu maskara erabiltzen jarraitzera gaixotasunaren sintomak izanez gero eta pertsona kalteberak dauden lekuetan, hala nola, osasun-zentroetan, zaharren egoitzetan, etab., batez ere intzidentzia handiko aldietan, neguko hilabete hauetan.

 

Kontsulta horiek ez dute balorazio klinikorik behar, eta gehienak nork bere burua zaintzeko neurriekin konpon daitezke