Elkargoak 5.000 euro eman dizkie DANAk kaltetutakoei
Actividad colegialGipuzkoako Sendagileen Elkargoko Gobernu Batzordeak premiazko bilera egin zuen azaroaren 7an, 19:00etan, eta bertan erabaki zuen 5.000 euro ematea 2024ko urriaren 29ko DANAren kaltetuei laguntzeko.
Laguntzaren erdia, hau da, 2.500 euro, Caritas erakundera bideratuko da, eta laguntzaren beste erdia Valentziako Sendagileen Elkargoari emango zaio, hondamendiak kaltetutako lankide medikuei laguntzen ere inplikatuta baitago.
Nola lagundu ahal dut?
Elkargokide askok azken egunotan deitu dute DANAk kaltetutakoei nola lagun diezaieketen galdetuz. Elkargotik, Mediku Elkargoaren Erakundetik bezala, zonaldean lan egiten ari diren GKE ofizialen bidez egitea gomendatzen dugu.
Erdia Caritas erakundera bideratuko da eta beste erdia Valentziako Sendagileen Elkargora