Medikuen Ahotsa

Elkargoak bat egin du Euskaraldiarekin

Reportajes

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak entitate moduan Euskaraldian parte hartuko du. 

Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.

Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu.

Nola hartuko dugu parte?

  • Kideoi Euskaraldiaren berri emanez, eta, euskara ulertzen duzuenoi ahobizi eta belarriprest izateko deia eginez.
  • Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso egoteko prestakuntza tresnak aztertuz eta elkargokideekin partekatuz. 
  • Ariketan parte hartzen ari garela ikusgarri eginez (inguruko pertsonei egiten ari garenaren berri eman, espazioak apaindu, ariketa egunetan txapak janzteko deia egin, eta abar.)

Era berean, Elkargokideko langileek ere euskaraz lan egiteko konpromisoa hartu dute: bilerak euskaraz garatu eta barne nahiz kanpo komunikazioak ere euskaraz egingo dira. 

Ekimena ezagutzera animatzen zaitugu:

https://euskaraldia.eus/

Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.