Medikuen Ahotsa

Klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakada

Reportajes

COMGI Fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saio hau antolatu du datorren astelehenean, azaroak 10, arratasaldeko 18:00etan. Hitzaldiaren helburua klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen inguruan dagoen informazioaren eguneratzea da. 

Oskar Ayerdi Aguirrebengoa izango da hizlaria, sexu bidez transmititzen diren infekzioen kontsulta duena Infekzioetako Zerbitzuan, Donostiako Unibertsitate Ospitalean. Hiesaren Plana eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Arduraduna ere bada Osakidetzan.

Medikuen Ahotsan egin diogun elkarrizketa hemen irakur dezakezu: elkarrizketa

Jorratuko diren gaiak:

  • Nola egin praktika sexualen inguruan anamnesis bat.  
  • Nola transmititzen dira infekzio hauek.
  • Zein dira ematen dituzten sintomak eta ze aukera ditugu diagnostikoa lehen bait lehen egiteko. 
  • Zeintzuk dira tratamendu egokienak.
  • Ezagutu eskura ditugun prebentzio estrategiak. 

Hitzaldia jarraitzeko bi modu dituzu:

PRESENTZIALA (izena eman) 

URRUTIKO SAIOA (izena eman)

 

Oskar Ayerdi sendagileak hitzaldia eskainiko du azaroaren 10ean