Depreskripzioa: Gutxituz gehitu. EUKARAZ
ONLINE PRESTAKUNTZA EUSKARAZ
Data: azaroak 17 / Ordutegia: 17:30 – 19:30
Helburuak
Botiken erabilera desegokiaren eta polimedikazioaren ondorioen gainean arreta jartzea. Depreskripzioa praktika klinikoan nola gauzatu daiteken azaltzea.
- Polimedikazioa eta depreskripzioaren kontzeptuak ikastea, ondorioak eta baldintzatzaileak.
- Depreskripzioa era seguruan burutzeko baliabide eta tresna ezberdinak ezagutzea.
Hizlariak
Eulali Mariñelarena Mañeru, Gipuzkoako Familia eta Komunitate arretako irakaskuntzako unitate multiprofesionaleko ikasketaburua, eta Arritxu Etxeberria Agirre, lehen arretako farmazilaria Donostialdea ESIan, emana.
Metodologia
Egitarauaren metodologia ikasgela birtualaren formatuan izango da, Streaming bidez. Sartzeko esteka ikastaroa hasi baino 24 ordu lehenago emango da.
- Prestakuntza bakoitzean adierazitako egunean eta orduan bakarrik sartu ahal izango da gela birtualera.
- Saioan, web mintegiko galdera-erantzunen botoiaren bidez esku hartu ahal izango da kontsultak egiteko.
- Ez da aldez aurretik softwarerik instalatu behar konektatzeko
- Ez da kamera edo mikroa erabili beharko
Profesio Sanitarioen Etengabeko Formakuntzako Euskal Kontseiluari eskatutako akreditazioa.
Egitaraua
- Zergatik depreskripzioa?
- Zer da depreskripzioa? Medikazioaren berrikusketatik eta inausketatik haratago.
- Bai baina... zer zaila den askotan depreskribatzea? Zailtasunak eta erraztaileak
- Nori eta noiz depreskribatu ?
- Nola burutu depreskripzioa? Depreskripzioaren faseak
- Joxeparen istorioa: despreskripzioa aplikatuz
- Ondorioak
