Medikuen Ahotsa

Zeliakia ezagutzera ematen lagunduko du Elkargoak

Actividad colegial

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta Gipuzkoako Zeliakoen Elkarteak (EZEGUI) kolaborazio hitzarmena sinatu berri dute, zeliakiaren gaixotasuna eta Elkarteak egiten duen lana ezagutzera emateko asmoz.  

Hitzarmenaren sinadura atzo egin zen Elkargoan eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko presidentea, Manuel Garcia Bengoechea, eta Elkarteko koordinatzailea, Amparo Cervo, izan ziren protagonistak. Biek hitzarmenaren garrantzia azpimarratu zuten eta pozik agertu ziren datozen hileetan aurrera eramango dituzten ekimenekin.

Elkartearen koordinatzaile den Amparo Cervoren hitzetan, “zeliakia oraindik ere oso ezezaguna den gaixotasuna da. Gaixoak diagnostikoa jasotzen duenean oso galduta etortzen da guregana: bere bizitzako hainbat gauza berrantolatu behar ditu eta ez daki nondik hasi ere”. Horregatik, bi erakundeek hitzaldi irekia antolatuko dute Elkargoan uda baino lehen, zeliakiaren nondik norakoak azaldu, diagnosian lagun dezaketen zenbait sintoma azaldu eta gaixotasunaren inguruko berrikuntzak azaltzeko. Hitzaldi honetan Gipuzkoako zenbait medikuk parte hartuko dute, hain zuzen ere, gaixotasunean erreferente direnak.

Bestalde, datozen asteetan Amparo Cervori egindako elkarrizketa argitaratuko du Elkargoak aldizkari honetan. Elkarteak egiten duen lana ezagutzera emateaz gain, gaixotasunaren diagnosian oraindik ere dauden hutsuneei buruz hitz egin digu Cervok.

Temas:
colegio


Artículos relacionados