Medikuen Ahotsa

Medikuntzaren deshumanizazioari buruzko solasaldia, Anjel Lertxundi eta Jose Luis Paulin Seijas sendagilearekin

Reportajes

Ostegun honetan, hilak 12, arratsaldeko 18:00etan, medikuntzaren deshumanizazioaren inguruko solasaldia egingo da Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan. Ekitaldia irekia eta doakoa da eta Anjel Lertxundi idazleak eta Jose Luis Paulin Seijas sendagileak parte hartuko dute.

Elkargoak bere 120.urteurrenaren harira “medikuntza humanoago baterantz” lelopean abiatu zuen kanpainaren baitan antolatzen da solasaldia, eta medikuntzaren esparruan gertatzen ari den deshumanizazioaren inguruan hausnarketa egitea da helburua.

Ekainean aurkeztutako kanpainan, zenbait aurpegi ospetsuk beren testigantzak eskaini zituzten bideo-elkarrizketa desberdinetan, horien artean, Anjel Lertxundik. Bideoan bere bizitzan sendagileek izandako paperari buruz mintzo da, batik bat, bere emaztearen gaixotasuneko esperientzian. Ikus bideoa

Jose Luis Paulin Seijas sendagileak ere parte hartuko du. Honek “El médico enfermo: el latido al otro lado del fonendo” liburua idatzi zuen, non, besteak beste, gaixoaren roletik osasun sistemaren gabeziak eta sendagileekiko harremana kontatzen dituen. Irakur elkarrizketa

Ostegunean, arratsaldeko 18:00etan, Sendagileen Elkargoko Areto Nagusian izango da solasaldia. Ondoren, mokadutxoa eskainiko da.