Medikuen Ahotsa

Udaran kontuan hartu beharrekoak

Reportajes

Uda erdia pasa da dagoeneko eta askok eguzkitan pasa dute beraien oporraldiak. Jakin badakigu eguzki izpietatik babestu beharra garela, baina ba al dakigu zehazki, zer nolako kalteak dakartzaten izpi horiek? Jarraian eguzkia hartzearen onurak eta kalteak zeintzuk diren aztertuko ditugu, baita zenbait gomendio eta mito azalduko ditugu ere.  

Aurreko astean Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak azaleko minbiziaren aurkako prebentzioko udako kanpaina aurkeztu du. Elkarteak egindako ikerketaren arabera, gipuzkoarrak ez dira eguzkitatik ondo babesten eta eguzkitako kremaren eta kapelen erabilera desegokia egiten dute. Gainera, jasotako datuek seinalatzen dute "gipuzkoarren gehiengoak badakitela eguzkiarekiko esposizio desegokia osasunerako arriskutsua dela eta eguzki-babeseko neurriak erabiltzea beharrezkoak direla".

Alde onak eta txarrak

Eguzkiak onura fisiko eta emozionalak ematen dituenez gero, osasun ona mantentzera laguntzan gaituela esan dezakegu. Besteak beste, zirkulazioa aktibatzen gaitu, D3 bitaminaren sintesiari laguntzen dio eta hezurrak eta sistema immunologikoa indartzen ditu. Halaber, eguzkiak aldartean eragiten du, nerbio-sistema orekatzen duelako eta depresioari aurre egiten laguntzen duelako. D bitaminak hezurrak eta hortzak kaltzifikatzen laguntzen du, gorputzak behar duen kaltzioa xurgatzen laguntzen duelako. Gorputzak eskatzen duen D bitaminako kantitatea ekoizteko, soilik 10 - 15 minutu bitarteko esposizioa behar da, astean hiru alditan. 

Hala ere, neurririk gabe eguzkitan jartzeak zenbait arrisku ekartzen ditu. Eguzkiak ez gaitu modu berean kalte egiten; adinarengatik gazteak dira kiroletako jarduera ludikoengatik eguzkitara erakusketa handiagoa dutenak. Bestalde, azal - tipoagatik fototipo baxuko pertsonei gehiago eragiten die; hots, azal argia, begi argi, ilegorri, ilehori eta erraztasunez erretzen diren haiei.    

Eguzkia hartzearen arrisku ohikoenen artean, azalaren zahartzea dago. Argi ultramoreak kolageno-zuntzak kaltetzen ditu eta ohiz kanpoko elastina-zuntzeko gehiegizko ekoizpena eragiten du. Azalaren defentsa mekanismoa hori hobetzen saiatzen da, zimurrak eta larruazaleko depresioak sortzen. Beste arrisku ezagunenen artean intsolazioa dago. Eguzkiaren gehiegizko erreminak buruaren gainean eragindako bero-kolpe bat da. Bereizgarri ditu goragaleak, okadak, zefalea, azaleko beroa, lozorroa eta bere efektuei erakutsitako zuntz muskularren aldaketa.

Eguzki-erredurek oso faktore negatiboak produzitzen dituzte. Larriena azaleko minbizia da: melanoma eta kartzinoma. Melanoma azal-tumore arriskutsuenetako bat da, metastasia produzi dezake eta beste organo batzuk inbaditu. Kartzinomak bi multzotan banatzen dira: kartzinoma basozelularra, larruazaleko edozein zonatan ager daiteke eta erauzketa osoaren ondoren, bere iragarpena aldekoa da, eta kartzinoma espinozelularra, ehunak inbadi ditzake sakontasunean eta urrutiko metastasia produzi dezake.

Azaleko minbizi-agerpenean hainbat faktoreri eragiten diete: errepikatutako erakusketak eta eguzkiaren erredurak (eguzkitara ikusgai dauden zonen minbizia), azaleko fototipoa (eragin handiagoa azal eta begi argiak dutenen pertsonetan), genetika (melanoman aurrekari familiarrak) eta adina (40 urtetik aurrera arrisku handiagoa). Haurtzaroan jasandako eguzki erredurek heldutan azaleko minbizia izateko arriskua handitzen dute.

Zenbait gomendio eguzkitik babesteko

Munduko Osasun Erakundeak zenbait neurri proposatzen ditu eguzkitatik babesteko. Besteak beste, itzala, eguzkitako betaurrekoak, jantziak eta kapelak, babesik onenak direla dio. Gainera, beharrezkoa dela aurpegia eta eskuak, baita agerian gelditzen diren gorputzaren zatietan, krema bat ematea. 

Saiatu eguneko ordu zentraletan (goizeko10etatik arratsaldeko 16rak bitarte) eguzkitan ez jartzea. Eguzkiarekiko esposizioak mailakatu eta inoiz ez luzatuta egunean zehar. Jardunaldi luzeak saihestu bai hondartzan, bai igerilekuan eta itzalean babes zaitez, adibidez, itzalkin baten azpian.

Sei hilabeteetara arte haurra beti itzalean mantendu behar da, zuzeneko argia saihestuz. Sei hilabeteren ondoren haurrari A izpi ultramoreetarako (UVA) eta B ultramoreetarako (UVB) babesa eman behar zaio.

Umeek neurritasunarekin eta prebentzio-neurriekin eguzkia hartu behar dela jakin behar dute. Eguzki-heziketa bultzatu behar da, bai familiaren ingurunean, bai heziketa-zentroetan. Faktore altuarekiko kremak (50+) erredurarik gabeko beltzaran-kolore osasungarria lortzeko erabili, batez ere azal zurietan. Azaleko orinak zaindu behar dira faktore handiko krema emanez.

Eguzkitako krema eguzkia hartu baino ordu erdia lehen eman behar da. Bi orduz behin krema berriro ere eman, baita itsasoan edo igerilekuan bainatu ondoren. Eguzki-babesa erabili, barne lainotutako egunetan ere. UV erradiazioa egun hodeitsu eta haizetsuetan bera da, baina beroaren sentsazio baxuak hura ez jasotzea eragiten digu. Ur ugaria edan azala hidratatuta mantentzeko eta deshidratazioa saihesteko.

Kontuan hartu beharreko beste faktore bat azal-fototipoa da: Fototipo 1, errazki erretzen dira, ez dira inoiz beltzarantzen; fototipo 2, errazki erretzen dira, apur bat beltzarantzen dira; fototipo 3, apur bat erretzen dira, progresiboki beltzarantzen dira; fototipo 4, gutxi erretzen dira, ondo beltzarantzen dira; fototipo 5, gutxi erretzen dira, beti beltzarantzen dira; fototipo 6, oso gutxitan erretzen dira. Fototipo baxuenak dira erretzeko arrisku handiagoa dutenak eta arretak muturreraino eraman behar dituztenak.

Eguzkiaren inguruko 10 mito

  1. “Eguzkiak hasiera batean aknea hobetzen du hanturaren kontra ondo egiten duelako eta lesioak lehortzen dituelako”. Kontuan izan udararen ostean efektu hau desagertzen dela eta aknea berriz sortzen dela. 
  2. “Kontsumitzaileek foto-babesgarriak aukeratzen dituzte eguzki-babes faktorean oinarrituz”. Ez dituzte beste faktorerik kontuan hartzen, adibidez, bakoitzaren azal tipoa.
  3. “Zenbat eta faktore gehiago babesteko erabili, orduan eta gutxiago brontzeatuko zara”. Gorputzak gure osasunerako erradiazio kaltegarri kantitaterik txikiena jaso dezala lortu behar dugu.
  4. “Krema-aplikazio bat nahikoa da eguzki-ordutarako”. Aplikazioa berritu behar dugu eguzki aurrean mantentzeko, baita ere deshidratazioa galarazteko.
  5. “Azal beltzaraneko pertsonek ez dute babesik behar”. Azal beltzaranak erredurak sufritzeko arrisku gutxiago izan arren, izpi ultramoreek azalean barneratzen jarraitzen dute.
  6. “Eguneko ordu zentralak, onenak dira gehiago berotzen dutelako”. Hain zuzen ordu horietan eguzkia hartzea saihestu behar dugu, okerrenak baitira.
  7. “Lainotuta badago, ez zara inoiz erreko”. Nahiz eta hodeiek UV erradiazioa moteldu, ez dute guztiz blokeatzen, eta erradiazioa aski bizia da erretzeko.
  8. “Ez zara erreko uretan bazaude”. Urak UV erradiazioa moteltzen du, baina bertan ere erre zaitezke.
  9. “UVA izpiek eragindako minek, ez dute berehalako efektu hautemangarririk eragiten”. Ondorio kaltegarriak momentuan ez ditugu antzematen, baina epe luzean ondorio larriak sortzen dira.
  10. “Azaleko minbizia oso gutxitan agertzen da”. Azalekoa minbizi guztien ohikoena da. Osasunaren Mundu Erakundeak ezagutarazten du urtean munduan azaleko minbiziaren 132.000 kasu berri daudela.  

Artículos relacionados