Emakumeak medikuntzan: diagnosia
ReportajesEspainiako Medikuen Elkargoen Antolakundeak (gaztelaniaz OMC) "Diagnóstico de género de la profesión médica" ikerketa kaleratu zuen pasa den urte amaieran.


- Medikuntzan, emakume eta gizonen soldataren aldea %27 da.
- Osasunaren inguruko ezagutzaren eremuetako ikerketa eta hezkuntza sailetan %40 dira emakumeak, baina zenbait espezialitateetan ez dira era iristen.
- Medikuntzako langabezia-tasa %2,1 da, baina portzentaje horren %63,3 emakumeak dira.
- Eszedentzian dauden emakumeen gehiagoa (%70) 40 urtetik beherakoa da; adin bereko eszedentzian dauden gizonezkoen tasa %20 da.
- Espezialitateei begira, pediatria da emakume gehien duen espezialitatea (%66,2) eta Kirurgia Kardiobaskularra emakume gutxien erakartzen dituena (,6).
- 2011etik 2017ra elkargokidetu den gizon bakoitzetik 5 emakume elkargokidetu dira ( 4.999 gizon eta 25.212 emakume). Estatuko Elkargo guztietan emakumeen presentzia %41 baino gehiagokoa da.
- Presidentzia kargoetan %88,5 gizonak dira eta presidenteorde karguetan %76,3.
- Elkargoetako Gobernu Batzordeetan gizonezkoak baino %36 gutxiago dira emakumeak.
- CGCOM antolakundearen gobernu organoetan emakumeen presentzia da.
Antolakundearen hitzetan, egindako diagnosi hau abiapuntu baino ez da. Emakumeek medikuntzan duten errealitatea mahai gainean jarrita, neurriak hartu beharko dira ikerketak identifikatutako desorekak murrizteko.
Ikerketa irakurtzeko: "Diagnóstico de género de la profesión médica"
1954 urtean 3 emakume bakarrik ziren elkargokide; 2017an lehen aldiz gizonezkoak baino emakume gehiago zeuden medikuntzan.
