Medikuen Ahotsa

Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan graduondokoren II. edizioa martxan

Reportajes

Osasun-arreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitza-kalitatearen etaongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek hizkuntza, euskara alegia, eta osasun-jarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu nagusia, kalitatezko osasun-arreta emateko hizkuntza kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza eskaintzea da.

Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Unibertsitatearen berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin. Euskal Herriko osasun sistemaren eta osasun zerbitzuak ematen diren beste sistemen  (gizarte zerbitzuak bereziki) behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek, osasun-arretaren esparruan gaur egungo jardueraren paradigmak ezagutu eta praktika klinikoan aplikatzeko gaitasuna eskuratuko dute. Zehazki, osasun-jardueran hizkuntzak duen garrantziaz jabetuko dira, eta, aldi berean, ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdietsiko dituzte, euren ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko.

Informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/hizkuntzen-kudeaketa-osasun-arretan-unibertsitateko-aditua

Temas:
euskara


Artículos relacionados